60. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

CASTEJON

Castejongo Udaleko administrari-ofizial izateko lanpostu baterako izendapen proposamena

Castejongo Udaleko administrari-ofizial izateko lanpostu baterako oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko deialdiaren 9. oinarrian xedatua bete dadin, 2006ko 154. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu baitzen, abenduaren 25ean, aipatu oposizio-lehiaketa murriztuko epaimahaiak gainditu duen izangaia izendatzeko proposamena egin du, ondoko hau baita:

Alicia Muñoz Unzueta, guztira 82,50 puntu.

Deialdiaren 9. oinarriko baldintzetan ezarritakoari jarraituz, erabaki da:

Lehena._Epaimahaiak egindako izendapen proposamen hori onestea.

Bigarrena._Adieraztea ezen Alicia Muñoz Unzuetak bere funtzionariotasuna erakusten duen frogagiria aurkeztu beharko duela Castejongo Udaleko Erregistro Orokorrean, izendapen proposamena iragarki oholean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hogeita hamar egun naturalean, Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua arautzen duen ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren 32.4 artikuluan agindu bezala. Proposatutako izangaiak ez badu agindutakoa betetzen, ezin izanen da gainditu duen izangaia izendatu eta baliorik gabe geldituko dira jarduketa guztiak, hasierako eskaeran faltsukeriagatik izan dezakeen erantzukizuna baztertu gabe.

Hirugarrena._Hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko eta Udalaren iragarki oholean paratzeko agintzea eta interesatuari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Castejonen, 2007ko martxoaren 29an._Alkatea, Francisco Javier Sanz Carramiñana.

Iragarkiaren kodea: L0705688