60. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

URZAINKI

Aldaketak ordenantza fiskaletan. Behin betiko onespena

Urzainkiko Udalak, 2006ko abenduaren 20an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea indarra duten zenbait ordenantza fiskali dagozkien tarifen edo, hala behar denean, karga-tasen eranskinen aldaketa, 2007ko ekitaldian aplikatzeko:

Hasierako onespenaren iragarkia otsailaren 12an argitaratu zen, 2007ko 19. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, eta jendaurrean egoteko legeak aurreikusten duen epea iragan da inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu gabe. Hortaz, behin betikoz onetsirik gelditu dira, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraituz. Hona hemen nola gelditu diren idatzirik.

Urzainkin, 2007ko martxoaren 23an._Alkatea, Pedro José Cherrail Barricat.

3. ORDENANTZA FISKALA, UR HORNIDURAREN TASA ARAUTZEN DUENA

1997ko 105. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen osorik, irailaren 1ean, eta haren aldaketa, berriz, 2001eko 11. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, urtarrilaren 24an. Tarifen eranskina aldatu da.

Tarifen eranskina

Kontagailuak paratu bitartean, b) eta c) epigrafeek aipatzen dituzten kontzeptuen tarifak balioespena eginez kalkulatuko dira beti eta ondoko eskalari jarraikiz:

Harraska: 4,10 euro/urtea

Bainugela: 7,20 euro/urtea

Garbiketa gela: 4,65 euro/urtea

Komunzuloa: 3,10 euro/urtea

Txorrota beheitian: 7,20 euro/urtea

Aska: 1,60 euro/urtea

Edozein motatako txorrota, ureztatzeko erabiltzen bada: 7,20 euro/urtea gehigarri (gehienez ere baimentzen den sekzioa: 20 mm).

4. ORDENANTZA FISKALA, ESTOLDERIA ZERBITZUAREN TASA ETA HONDAKIN UREN ARAZKETARENA ARAUTZEN DITUENA

1997ko 105. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen osorik, irailaren 1ean. Tarifen eranskina aldatu da.

Tarifen eranskina

a) Etxebizitzak: 2,70 euro/urtea

b) Erabilera bakarra etxebizitzarakoa ez duten finka eta lokalak: 5,40 euro/urtea

10. ORDENANTZA FISKALA, LUXUZKO GASTUEN GAINEKO ZERGA ARAUTZEN DUENA

1997ko 105. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen osorik, irailaren 1ean. Karga-tasen eranskina aldatu da.

Karga-tasen eranskina

Ehiza barrutia: %2,30.

14. ORDENANTZA, UDAL HILERRIAREN ERABILERA ETA HILOBIEN KONTZESIO TASAK ARAUTZEN DITUENA

2003ko 130. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen osorik, urriaren 10ean. Tarifen eranskina aldatu da.

II. ERANSKINA

Ehorzketa eskubide eta ehorzketa zerbitzuen gaineko tasen tarifak

0. epigrafea._Tasa, Udalak Hilerriko zerbitzuak egiteko tasaren zergadunen erregistroan izena emateagatik.

a) Urzainkin erroldatuak: 12,00 euro lagun bakoitzeko (behin bakarrik).

b) Urzainkin erroldatu gabeak: 24,00 euro lagun bakoitzeko (behin bakarrik).

c) Erroldatu berriak (Urzainkiko Biztanleen Udal Erroldan sekula erroldaturik egon ez diren lagunak): 3,10 euro. (behin bakarrik).

IV. epigrafea._Errautsak hobiratzea. Subjektu pasiboa ez bada erregistro horretan izen-emana, ordaindu beharreko tarifa hau da:

a) Urzainkin erroldatuak: 12,00 euro.

b) Urzainkin erroldatu gabeak: 24,00 euro.

17. ORDENANTZA FISKALA, LIZENTZIAK EMATEKO ETA HIRIGINTZAKO JARDUKETAK EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

2005eko 64. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen osorik, maiatzaren 30ean. Tarifen eranskina aldatu da.

Tarifen eranskina

I. epigrafea._Antolamendurako edo udal plana aldatzeko plan partzial edo bereziak tramitatzea: 670,00 euro.

II. epigrafea._Plan partzial edo berezien aldaketak tramitatzea: 670,00 euro.

III. epigrafea_Xehetasun azterlanak, birzatiketa eta urbanizazio proiektuak bai eta haien aldaketak ere tramitatzea: 618,00 euro.

IV. epigrafea._Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 189. artikuluaren babesean emandako lizentziak.

IV.1. Finkak zatitu, banandu edo batzeko lizentziak: azaleraren arabera likidatuko dira.

_1.000 metro karratu edo zatiki bakoitza: 41,20 euro.

_Azalera txikiagoak: banandu edo batzen den lurzati bakoitza: 41,20 euro.

IV.2. Obra lizentziak, tramitazio laburrekoak:

Tasa honen kuota kalkulatzeko, 10. artikuluan xedatutakoari jarraikiz zehaztutako zerga oinarriari ondoko karga-tasa aplikatuko zaio: %0,103, obra gauzatzeko aurrekontuaren gainean. Gutxieneko tarifa: 12,40 euro.

IV.3. Eraispen obretarako lizentziak, eta eraikitze, berrikuntza, instalazio, zuhaitz-mozketa, errotuluen instalazio eta oro har lizentzia behar duten gainerako ekintzak, betiere aurreko ataletan ez badaude:

Tasa honen kuota kalkulatzeko, 10. artikuluan xedatutakoari jarraikiz zehaztutako zerga oinarriari ondoko karga-tasa aplikatuko zaio: %0,103, obra gauzatzeko aurrekontuaren gainean. Gutxieneko tarifa: 12,40 euro.

IV.4. Lizentziak, eraikinak edo instalazioak lehen aldiz erabili edo okupatzeagatik: 12,40 euro.

18. ORDENANTZA FISKALA, JARDUERA LIZENTZIEN TASAK,

establezimenduak ireki eta eskualdatzeko tasak eta legezko nahiz erregelamenduzko xedapenetan, ordenantzetan eta udal erabakietan aurreikusten diren ikustaldiak eta txostenak egiteko tasak arautzen dituena

2006ko 63. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen osorik, maiatzaren 26an. Tarifen eranskina aldatu da.

Tarifen eranskina

I. epigrafea._Jarduera sailkatuak.

I.1. Jarduera lizentzia eta haren lekualdatze, berrikuspen, handipen edo aldaketak: 206,00 euro.

I.2. Irekitzeko lizentzia eta haren aldaketak, Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen 4D eranskineko proiektuetakoak: 721,00 euro.

I.3. Irekitzeko lizentzia eta haren aldaketak, Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen 4A, 4B eta 4C eranskinetako proiektuetakoak: 927,00 euro.

I.4. Jarduera eskualdaketak eta titulartasun aldaketak. Eskualdaketa bakoitzeko, aldatu gabe: 124,00 euro._. Eskabidea egiten bada udal lizentzia aurreko titularrari eman zitzaion egunetik sei hilabeteko epean: 31,00 euro.

I.5. Lokalaren egoera egiaztatzeko, Udalaren zeregin tekniko nahiz juridikorik behar ez duten lizentziak: 41,20 euro.

Kontzeptu guztietan, salbu eta "Lokalaren egoera egiaztatzeko, Udalaren zeregin tekniko nahiz juridikorik behar ez duten lizentziak" delakoan, lokalek 200 metro karratu baino gehiago eta gehienez ere 500 badituzte, tasak %20 handituko dira; lokalek 500 metro karratu baino gehiago eta gehienez ere 1.000 badituzte, tasak %50 handituko dira; lokalak 1.000 metro karratu baino gehiago baditu eta, handik goiti, lokalaren zabalerak 1.000 metro karratu gehiago egiten duen aldi bakoitzean, azken tasa horren %50 aplikatuko da.

II. epigrafea._Jarduera kaltegabeak.

II.1. Irekitzeko lizentzia: 103,00 euro.

II.2. Jarduera eskualdatzea: 51,50 euro. Eskabidea egiten bada udal lizentzia aurreko titularrari eman zitzaion egunetik sei hilabeteko epean: 20,60 euro.

Kontzeptu guztietan, lokalek 200 metro karratu baino gehiago eta gehienez ere 500 badituzte, tasak %50 handituko dira; lokalek 500 metro karratu baino gehiago eta gehienez ere 1.000 badituzte, tasak %50 handituko dira; lokalak 1.000 metro karratu baino gehiago baditu eta, handik goiti, lokalaren zabalerak 1.000 metro karratu gehiago egiten duen aldi bakoitzean, azken tasa horren %50 aplikatuko da.

III. epigrafea._Lizentziaren definizio berria, ostatu-kafetegi bilakatzeko.

III.1. Lizentziaren definizio berri bakoitzagatik, jarduera izenaren eta funtzionamenduaren araubidearen aldetik ostatu berezi edo ikuskizunetarako kafetegi bilakatu ahal izateko: 515,00 euro.

IV. epigrafea_Ikuskapenak, balorazioak eta txostenak.

IV.1. Ikustaldiak, jarduera sailkatuen arloan eta gainerako arau, ordenantza eta erabakietan ezarritakoaren arabera, aplikatzeko arautegia bete ote den eta ez betetzeak zuzendu ote diren egiaztatzeko, bai eta udal ondarean sortutako kalteengatik ere, eta ikuskapen, ikerketa, mugaketa eta haren ondasun eta eskubideak berreskuratzeko egiten direnak. Ikuskapen agertaldi bakoitzagatik: 51,50 euro.

IV.2. Tramitatzen diren espedienteetan, Udalak egin edo eskatu behar dituen txosten teknikoak, jarduera sailkatuen arloan eta gainerako arau, ordenantza eta erabakietan ezarritakoaren arabera, aplikatzeko arautegia bete ote den eta ez betetzeak zuzendu ote diren egiaztatzeko, bai eta udal ondarean sortutako kalteengatik ere, eta ikuskapen, ikerketa, mugaketa eta haren ondasun eta eskubideak berreskuratzeko egiten direnak. Txosten bakoitzagatik: 309,00 euro.

IV.3. Eraikinen azterketei buruzko txostenak, aurri egoeretan segurtasun baldintzak eta ikuskapenak direla eta. Txosten bakoitzagatik: 309,00 euro.

IV.4. Egiaztapenak, txostenak eta balorazioak, tributuen gaineko aitorpenei eta kasu bakoitzeko arau aplikagarriei loturikoak, bereziki Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergaren ordainarazpenaren arlokoak. Txosten bakoitzagatik: 309,00 euro.

IV.5. Udalaren txostenak, interesasuak berak hirigintzako eta ingurumeneko gaiei buruz eskaturikoak, aldez aurretiko kontsulta gisa. Txosten bakoitzagatik: 154,50 euro.

Iragarkiaren kodea: L0705453