60. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ERRONKARI

Ordenantzak. Behin betiko onespena

Erronkariko Udalak, 2006ko abenduaren 19an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea indarra duten zenbait ordenantza fiskali dagozkien tarifen edo, hala behar denean, karga-tasen eranskinen aldaketa, 2007ko ekitaldian aplikatzeko:

Hasierako onespenaren iragarkia otsailaren 2an argitaratu zen, 2007ko 15. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, eta jendaurrean egoteko legeak aurreikusten duen epea iragan da inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu gabe. Hortaz, behin betikoz onetsirik gelditu dira, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraituz. Hona hemen nola gelditu diren idatzirik.

Erronkarin, 2007ko martxoaren 26an._Alkatea, Agapito Boj Gárate.

3. ORDENANTZA FISKALA, UR HORNIDURAREN TASA ARAUTZEN DUENA

1997ko 105. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen osorik, irailaren 1ean, eta haren aldaketa, berriz, 2000ko 56. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, maiatzaren 8an, eta 2002ko 68. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, maiatzaren 8an. Tarifen eranskina aldatu da.

Tarifen eranskina

a) Hornidura zerbitzua eskura izan eta mantentze lanengatik: Kuota finkoa: 9,80 euro.

b) Kontagailua duten horniduretan:

b') Etxeko beharretarako hornidura, kontsumitutako metro kubiko bakoitza: 0,31 euro.

b") Industrian, merkataritzan edo ureztapenean erabiltzeko hornitzeagatik, kontsumituriko metro kubiko bakoitza: 0,52 euro.

c) Kontagailurik ez duten horniduretan, kalkulua zenbatespenez eginen da, eskala honi jarraituz:

_Etxebizitzak, jendea bizi bada: 4,65 euro/urtea, pertsona bakoitza.

_Etxebizitza hutsak eta/edo denboraldikoak: 20,00 euro/urtea

_Hotelak, landetxeak, pentsioak eta gisakoak: 4,65 euro/urtea/gela.

_Ostatuak eta ileapaindegiak: 18,00 euro/urtea.

_Saltokiak: 18,00 euro/urtea.

_Eskortak: 9,50 euro/urtea.

_Guardia Zibilaren kasernako etxebizitzak: 18,00 euro/urtea/etxebizitza, kontuan hartu gabe zenbat lagun bizi diren eta modu iraunkorrean bizi diren edo ez.

4. ORDENANTZA FISKALA, ESTOLDERIAREN ETA HONDAKIN URAREN ARAZKETAREN TASA ARAUTZEN DUENA

1997ko 105. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen osorik, irailaren 1ean, eta haren aldaketa, berriz, 2000ko 56. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, maiatzaren 8an. Tarifen eranskina aldatu da.

Tarifen eranskina

a) Etxebizitzak: 3,10 euro/urtea.

b) Erabilera bakarra etxebizitzarakoa ez duten finka eta lokalak: 4,65 euro/urtea.

6. ORDENANTZA FISKALA, EREMU PUBLIKOKO ETA HERRILURRETAKO ZORU, HEGALKIN ETA ZORUPEKO APROBETXAMENDU BEREZIEN TASAK ARAUTZEN DITUENA

1997ko 105. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen osorik, irailaren 1ean, eta haren aldaketa, berriz, 2000ko 56. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, maiatzaren 8an. Tarifen eranskina aldatu da.

Tarifen eranskina

I. epigrafea._Zoru gaineko aprobetxamendu bereziak.

I.1. Mahaiak, aulkiak, mahaitxoak, metro karratu edo zatiki bakoitzeko, kioskoak: 6,70 euro/urtea.

I.2. Merkatu eta azoka tikiak, eta kalez kaleko salmenta denda-ibilgailuetan, saltoki bakoitzeko (6 metro lineal):

elikagai, jantzi, oinetako, eskulan, liburu, numismatika eta kulturazkotzat hartzen diren edo baimentzen diren bertze gai batzuen salmenta, saltoki bakoitzeko:

_Urteko tarifa: 31,00 euro.

_Sei hilabeteko tarifa: 18,50 euro.

_Hiru hilabeteko tarifa: 10,50 euro.

_Eguneko tarifa: 2,10 euro.

I.3. Bertze aprobetxamendu batzuk (besta eta ferietako etxolak eta barrakak, salmenta postuak eta ikuskizun edo dibertimendurako edozein motatako postuak) postu bakoitza (6 metro lineal):

_Urteko tarifa: 31,00 euro.

_Sei hilabeteko tarifa: 18,50 euro.

_Hiru hilabeteko tarifa: 10,50 euro.

_Eguneko tarifa: 2,10 euro.

Abuztuko bestetan, %50 handituko dira tarifak, salbu eta esleipena enkante bidez eman bada.

I.4. Herrilurrak edo jabari publikoko lurrak okupatzea materialekin, makineriarekin edo behin-behineko eraikuntzekin. metro karratu edo zatiki bakoitza: 6,70 euro/urtea.

Urbanizatzen ari diren eremuetan, zenbatekoak %75 beheitituko dira.

II. epigrafea._Hegalkineko aprobetxamendu bereziak.

metro karratu edo zatiki bakoitza: 6,70 euro/urtea.

III. epigrafea._Zorupeko aprobetxamendu bereziak.

metro karratu edo zatiki bakoitza: 6,70 euro/urtea.

IV. epigrafea._Gutieneko eskubideak.

Aurreko epigrafeengatik likidatu beharreko zenbatekoak, salbu eta I.2 epigrafekoa, ez badira ondotik ematen den gutieneko zenbatekora iristen, orduan 53,50 euro urtean ordaindu beharko da

V. epigrafea._Jabari publikoko lurrak edo herrilurrak okupatzeagatik, dela biltontziekin dela erregaiak banatzeko gailuekin dela bettelako instalazio finkoekin, betiere 50 m²-koak baino txikiagoak izanik: Urteko saria: 115,00 euro. (Tarifa horri Kontsumoko Prezioen Indizearen igoera ezarriko zaio urtero, Udalak erabaki berririk hartu beharko ez duela horretarako, harik eta osoko bilkuran bertzelakorik erabakitzen ez den arte).

VI. Epigrafea._Hiriko eremu publikoko zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu bereziak, hornidurako zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresendako.

Bizilagunen gehiengoari edo zati handi bati eragiten dioten hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresentzat, tarifaren zenbatekoa udal mugapean urtean fakturatzen duten dirusarrera gordinaren %1,5 izanen da aplikatuko den tarifa, hori guztia Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeko 105. artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz.

10. ORDENANTZA FISKALA, LUXUZKO GASTUEN GAINEKO ZERGA ARAUTZEN DUENA

1997ko 105. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen osorik, irailaren 1ean. Karga-tasen eranskina aldatu da.

Karga-tasen eranskina

Ehiza barrutia: %7,50.

13. ORDENANTZA, ARRAZOI SOZIALENGATIK JENDE EDO FAMILIEI OSTATU EMATEKO ZERBITZUA ARAUTZEN DUENA

1999ko 104. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen osorik, abuztuaren 20an. Akats zuzenketa, 2003ko 73. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, ekainaren 11n.

16. artikulua honela gelditu da idatzirik:

16. artikulua. Zerbitzua erabiltzeko tasa 34,70 euro izanen da hilean, 3. artikuluaren d) eta f) letretako kasuetan izan ezik, haietan tasaren zenbatekoa higiezinaren salmentako balioaren %6 adina izanen baita, urte baterako kalkulatuta.

14. ORDENANTZA FISKALA, UDAL HILERRIAREN ERABILERA ETA HILOBIEN KONTZESIO TASAK ARAUTZEN DITUENA

2000ko 121. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen osorik, urriaren 6an. Tarifen eranskina aldatu da.

Tarifen eranskina

a) Tasa kontzesioengatik: 40,70 euro hilobi bakoitzagatik.

Haurrak ehorzteko hilobiak: 0,00 euro.

b) Hilerria kontserbatu, mantendu eta oro har zaintzeko zerbitzuaren tasa: 4,00 euro urtean, hilobi bakoitzagatik.

c) Ehorzteko zerbitzuari dagokion tasa, orain arte bezala, Erronkariko Cofradía de la Santa Fe elkarteak haren kideendako uneoro finkatzen dituen kuotek eta ekarpenek zehaztuko dute, erakunde horrek duelako ehorzketak egiteko ardura. Subjektu pasiboa kofradia horretako kidea ez bada, edo kidea izanagatik ere hobia bere txandan egitea bidezko ez bada, ordaindu beharreko tarifa 300,00 eurokoa izanen da.

17. ORDENANTZA FISKALA, LIZENTZIAK EMATEKO ETA HIRIGINTZAKO JARDUKETAK EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

2003ko 73. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen osorik, ekainaren 11n. Tarifen eranskina aldatu da.

Tarifen eranskina

I. epigrafea._Antolamendurako edo udal plana aldatzeko plan partzial edo bereziak tramitatzea: 670,00 euro.

II. epigrafea._Plan partzial edo berezien aldaketak tramitatzea: 618,00 euro.

III. epigrafea_Xehetasun azterlanak, birzatiketa eta urbanizazio proiektuak bai eta haien aldaketak ere tramitatzea: 618,00 euro.

IV. epigrafea._Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 189. artikuluaren babesean emandako lizentziak.

IV.1. Finkak zatitu, banandu edo batzeko lizentziak: azaleraren arabera likidatuko dira.

_1.000 metro karratu edo zatiki bakoitza: 43,00 euro.

_Azalera txikiagoak: banandu edo batzen den lurzati bakoitza: 43,00 euro.

IV.2. Obra lizentziak, tramitazio laburrekoak:

Tasa honen kuota kalkulatzeko, 10. artikuluan xedatutakoari jarraikiz zehaztutako zerga oinarriari ondoko karga-tasa aplikatuko zaio: %0,112, obra gauzatzeko aurrekontuaren gainean. Gutxieneko tarifa: 16,00 euro.

IV.3. Eraispen obretarako lizentziak, eta eraikitze, berrikuntza, instalazio, zuhaitz-mozketa, errotuluen instalazio eta oro har lizentzia behar duten gainerako ekintzak, betiere aurreko ataletan ez badaude:

_Tasa honen kuota kalkulatzeko, 10. artikuluan xedatutakoari jarraikiz zehaztutako zerga oinarriari ondoko karga-tasa aplikatuko zaio: %0,112, obra gauzatzeko aurrekontuaren gainean. Gutieneko tarifa: 16,00 euro.

IV.4. Lizentziak, eraikinak edo instalazioak lehen aldiz erabili edo okupatzeagatik: 16,00 euro.

18. ORDENANTZA FISKALA, JARDUERA LIZENTZIEN TASAK, ESTABLEZIMENDUAK IREKI ETA ESKUALDATZEKO TASAK ETA LEGEZKO NAHIZ ERREGELAMENDUZKO XEDAPENETAN, ORDENANTZETAN ETA UDAL ERABAKIETAN AURREIKUSTEN DIREN IKUSTALDIAK ETA TXOSTENAK EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

2006ko 62. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen osorik, maiatzaren 24an. Tarifen eranskina aldatu da.

Tarifen eranskina

I. epigrafea._Jarduera sailkatuak.

I.1. Jarduera lizentzia eta haren lekualdatze, berrikuspen, handipen edo aldaketak: 206,00 euro.

I.2. Irekitzeko lizentzia eta haren aldaketak, Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen 4D eranskineko proiektuetakoak: 721,00 euro.

I.3. Irekitzeko lizentzia eta haren aldaketak, Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen 4A, 4B eta 4C eranskinetako proiektuetakoak: 927,00 euro.

I.4. Jarduera eskualdaketak eta titulartasun aldaketak. Eskualdaketa bakoitzeko, aldatu gabe: 124,00 euro. Eskabidea egiten bada udal lizentzia aurreko titularrari eman zitzaion egunetik sei hilabeteko epean: 31,00 euro.

I.5. Lokalaren egoera egiaztatzeko, Udalaren zeregin tekniko nahiz juridikorik behar ez duten lizentziak: 41,00 euro.

Kontzeptu guztietan, salbu eta "Lokalaren egoera egiaztatzeko, Udalaren zeregin tekniko nahiz juridikorik behar ez duten lizentziak" delakoan, lokalek 200 metro karratu baino gehiago eta gehienez ere 500 badituzte, tasak %20 handituko dira; lokalek 500 metro karratu baino gehiago eta gehienez ere 1.000 badituzte, tasak %50 handituko dira; lokalak 1.000 metro karratu baino gehiago baditu eta, handik goiti, lokalaren zabalerak 1.000 metro karratu gehiago egiten duen aldi bakoitzean, azken tasa horren %50 aplikatuko da.

II. epigrafea._Jarduera kaltegabeak.

II.1. Irekitzeko lizentzia: 103,00 euro.

II.2. Jarduera eskualdatzea: 52,00 euro. Eskabidea egiten bada udal lizentzia aurreko titularrari eman zitzaion egunetik sei hilabeteko epean: 21,00 euro.

Kontzeptu guztietan, lokalek 200 metro karratu baino gehiago eta gehienez ere 500 badituzte, tasak %50 handituko dira; lokalek 500 metro karratu baino gehiago eta gehienez ere 1.000 badituzte, tasak %50 handituko dira; lokalak 1.000 metro karratu baino gehiago baditu eta, handik goiti, lokalaren zabalerak 1.000 metro karratu gehiago egiten duen aldi bakoitzean, azken tasa horren %50 aplikatuko da.

III. epigrafea._Lizentziaren definizio berria, ostatu-kafetegi bilakatzeko.

III.1. Lizentziaren definizio berri bakoitzagatik, jarduera izenaren eta funtzionamenduaren araubidearen aldetik ostatu berezi edo ikuskizunetarako kafetegi bilakatu ahal izateko: 515,00 euro.

IV. epigrafea_Ikuskapenak, balorazioak eta txostenak.

IV.1. Ikustaldiak, jarduera sailkatuen arloan eta gainerako arau, ordenantza eta erabakietan ezarritakoaren arabera, aplikatzeko arautegia bete ote den eta ez betetzeak zuzendu ote diren egiaztatzeko, bai eta udal ondarean sortutako kalteengatik ere, eta ikuskapen, ikerketa, mugaketa eta haren ondasun eta eskubideak berreskuratzeko egiten direnak. Ikuskapen agertaldi bakoitzagatik: 52,00 euro.

IV.2. Tramitatzen diren espedienteetan, Udalak egin edo eskatu behar dituen txosten teknikoak, jarduera sailkatuen arloan eta gainerako arau, ordenantza eta erabakietan ezarritakoaren arabera, aplikatzeko arautegia bete ote den eta ez betetzeak zuzendu ote diren egiaztatzeko, bai eta udal ondarean sortutako kalteengatik ere, eta ikuskapen, ikerketa, mugaketa eta haren ondasun eta eskubideak berreskuratzeko egiten direnak. Txosten bakoitzagatik: 309,00 euro.

IV.3. Eraikinen azterketei buruzko txostenak, aurri egoeretan segurtasun baldintzak eta ikuskapenak direla eta. Txosten bakoitzagatik: 309,00 euro.

IV.4. Egiaztapenak, txostenak eta balorazioak, tributuen gaineko aitorpenei eta kasu bakoitzeko arau aplikagarriei loturikoak, bereziki Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergaren ordainarazpenaren arlokoak. Txosten bakoitzagatik: 309,00 euro.

IV.5. Udalaren txostenak, interesasuak berak hirigintzako eta ingurumeneko gaiei buruz eskaturikoak, aldez aurretiko kontsulta gisa. Txosten bakoitzagatik: 155,00 euro.

Iragarkiaren kodea: L0705380