60. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

OTEITZA

Aldaketa Bide publikoen eta finketara sartzeko bideen erabilera arautzen duen udal ordenantzan. Hasierako onespena

Udalak, 2007ko martxoaren 26an egin osoko bilkuran, bertzeak beste honako erabaki hau hartu zuen:

BIDE PUBLIKOEN ETA FINKETARA SARTZEKO BIDEEN ERABILERA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA

Zenbat bide egokitzeko lanak egin behar direla bide eta, bertzeak bertze, haien erabilera eta finketara sartzeko bideak arautu beharrez, Udalbatzak, Nafarroako Administrazio Publikoei buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin bat, hau erabaki du aho batez:

1. Hasiera batean onestea Bide publikoen eta finketara sartzeko bideen erabilera arautzen duen udal ordenantza.

2. Espedientea jendaurrean edukitzea hogeita hamar egunean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean iragarkia agertu ondotik, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta egoki juzgatzen dituzten erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

3. Erreklamaziorik aurkezten ez bada, ordenantza hori behin betikoz onetsitzat joko da.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Oteitzan, 2007ko martxoaren 30ean._Alkatea, Angel Martínez López.

Iragarkiaren kodea: L0705693