60. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

472/2007 EBAZPENA, apirilaren 20koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoaren Bideko Ama Birjina Ospitaleko Biltegiko Administrazio Unitateko buru izateko lanpostu huts bat (64001) merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onesten duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak, azaroaren 6ko 1617/2006 Ebazpenaren bidez, honako deialdi hau onetsi zuen: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoaren Bideko Ama Birjina Ospitaleko Biltegiko Administrazio Unitateko buru izateko lanpostu hutsa merezimendu lehiaketa bidez betetzekoa (lanpostuaren zenbakia: 64001). Deialdia 2006ko abenduaren 4ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 145. zenbakian.

Uztailaren 31ko 283/2000 Foru Dekretuak aldatu egin du Nafarroako Administrazio Publikoetan lanpostuak betetzeko Erregelamenduaren 36. artikulua, eta 2. artikuluak ezartzen du baztertutako izangairik ez badago onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda zuzenean onetsi eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko dela.

Baztertutako izangairik ez dagoela ikusirik, bidezkoa da deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuak onesten dituen uztailaren 3ko 45/2006 Foru Dekretuak eman dizkidan eginkizunak betez,

EBATZI DUT:

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoaren Bideko Ama Birjina Ospitaleko Biltegiko Administrazio Unitateko buru izateko lanpostu huts bat (64001) merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda hau onestea:

_Txanda irekia

Onartuak:

IRIARTE MUTILOA, JESUS

Baztertuak: Inor ez.

2. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:

_Epaimahaiburua: Alberto Margallo Lana jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria.

_Ordezkoa: José Luis Ruiz Ciruelos jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren eta Lan Harremanen zuzendariordea.

_Mahaikidea: Uxua Berruezo Amatriain andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatua.

_Ordezkoa: Joaquín Arregui Echeverría jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatua.

_Mahaikidea: Milagros Larrayoz Dutrey andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatua.

_Ordezkoa: José Ramón Fernández Pérez jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatua.

_Mahaikidea: Carmen Polo Clemente andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.

_Ordezkoa: Amparo San Martín Sala andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.

_Idazkaria: María José Cárcamo Casimiro andrea, Bideko Ama Birjina Ospitaleko Langileriaren zuzendaria.

_Ordezkoa: Javier del Cura Temiño jauna, Bideko Ama Birjina Ospitaleko Langileriaren Kudeaketarako Ataleko burua.

3. Deialdiko 6.1.1. arauan ezartzen den moduan, lehiatzaileek, behin betiko zerrenda argitaratu eta 30 egun naturaleko epean, biharamunetik kontatzen hasita, lan-txosten bat aurkeztu beharko dute. Gomendatzen da ale bat paperean aurkeztea eta beste bat euskarri informatikoan (disketea, CDa, etab.), edo bestela, 5 ale paperean.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

5. Ebazpen hau igortzea mahaikide titularrei, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzuari eta Deialdiak Tramitatzeko Unitateari, bai eta Osasun Departamentuko idazkari tekniko nagusiari ere, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko apirilaren 20an._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria, Alberto Margallo Lana.

Iragarkiaren kodea: F0706800