60. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

GENEVILLA

Ur horniduraren tasak arautzen dituen ordenantza fiskaleko aldaketa. Hasierako onespena

Genevillako Udalak, 2007ko otsailaren 26an egindako osoko bilkuran, legez eskatzen den gehiengoa bildurik, aho batez hartu zuen erabaki hau:

Lehendabizikoa._Hasieran batean onestea ur horniduraren tasak arautzen dituen ordenantzako aldaketa, 5. artikuluan honako hau erantsita: "d_hornidurako hargunea jartzeagatik: 60,10 euro. f)._Hornidura zerbitzuari berriz lotzeagatik: 60,10 euro".

Bigarrena._Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluak ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunez, gutxienez, onespenaren erabakia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta entitatearen iragarki oholean argitara eman ondotik, herritarrek eta bidezko interesa dutenek epe horretan espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Genevillan, 2007ko martxoaren 27an._Alkatea, Eusebio Pérez del Notario Fernández.

Iragarkiaren kodea: L0705594