60. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

BETELU

Minusbaliatuendako aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen ordenantza. Hasierako onespena

Udalak, 2007ko apirilaren 4an egin osoko bilkuran, minusbaliatuendako aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen ordenantza hasiera batez onestea erabaki zuen.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik, herritarrek eta bidezko interesa dutenek hura aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Erregelamenduzko epean erreklamaziorik aurkeztu ezean behin betikoz onetsitzat joko dira.

Betelun, 2007ko apirilaren 4an._Alkatea, Miguel Javier Recalde Goldaraz.

Iragarkiaren kodea: L0706145