60. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

AURITZ

Aurizko Udaleko Ordenantza Fiskal Orokorraren aldaketa. Hasierako onespena

Aurizko Udalak, 2007ko martxoaren 29ko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Aurizko Udaleko Ordenantza Fiskal Orokorraren aldaketa. Aldaketa horren bidez eranskina gehituko zaio, hostalaritzako establezimendu publikoek jabari publikoko erabilera pribatuak edo aprobetxamendu bereziak, adibidez mahaiak, aulkiak eta terrazak jartzeagatik, ordaindu beharko dituzten tasak arautzeko.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Auritzen, 2007ko apirilaren 3an._Alkatea, Iñaki Cilveti Lecumberri.

Iragarkiaren kodea: L0706189