60. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

546/2007 EBAZPENA, apirilaren 2koa, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emana, A maila edo taldeko irakasleen lanpostuak prestakuntzarako zerbitzu berezietan betetzeko izangaien zerrendak osatzeko deialdia onesten duena.

Apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileei lanbide prestakuntza eta hobekuntzarako bidea eskaini zitzaien, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren 24.2 artikulua hein batean garatzeko asmoz.

Hezkuntza eta Kultura kontseilariak apirilaren 25ean emandako 161/2001 Foru Aginduaren bidez apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretua garatu zen, Hezkuntza Departamentuari atxikitako irakasleentzat.

Foru agindu horren 2. artikuluak xedatzen du, prestakuntzarako zerbitzu berezietako egoeran deklaratuak izateko, 1. artikuluan aipatutako langileek parte hartu beharko dutela Hezkuntza Departamentuak xede horretarako egiten dituen deialdietan.

Xedapen horiek betetzeko, bidezko da A maila edo taldeko irakasleen lanpostuak prestakuntzarako zerbitzu berezietan betetzeko izangaien zerrendak osatzeko deialdia onestea.

Horrenbestez, Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 24ko 43/2005 Foru Dekretuaren bigarren xedapen gehigarriko laugarren puntuak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. A maila edo taldeko irakasleen lanpostuak prestakuntzarako zerbitzu berezietan betetzeko izangaien zerrendak osatzeko deialdia onestea, ondoko baldintzei jarraikiz:

ARAUAK

Lehenbizikoa._Xedea.

Deialdi honen xedea da A maila edo taldeko lanpostuetan jardun dezaketen izangaien zerrendak osatzea, ebazpen honen I. eranskinean azaltzen diren kidego eta espezialitateetarako.

Bigarrena._Parte-hartzaileak.

Deialdi honetan parte hartzen ahalko dute Hezkuntza Departamentuari atxikitako B mailako irakasleek, funtzionario zein lan-kontratudun finkoak izan, baldintza hauek betetzen badituzte:

a) Jardunean egotea.

b) Prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko lehenagoko deialdien bitartez eratutako inongo izangai-zerrendatan ez egotea.

c) Karrerako funtzionario zein lan-kontratudun finko gisa, gutxienez hiru urteko zerbitzualdia egina izatea bere lanpostuan.

d) Jarduneko lanposturako eskatu zaion titulazioaz gain, goragoko maila edo graduari dagokion beste titulazio akademiko bat izatea, hots, doktore, lizentziatu, ingeniari edo arkitekto titulua edo, irakaskuntzaren ondorioetarako, horien balio berekoa den besteren bat.

Ebazpen honen II. eranskinean espezialitate bakoitzerako azaltzen diren titulazioen jabe ez bada, jakite maila neurtzeko proba bat egin beharko da.

Berariazko Lanbide Heziketako espezialitateen irakaskuntzaren ondorioetarako balio berekotzat hartu diren titulazioak ebazpen honen III. eranskinean ageri dira.

e) Euskaraz aritzeko diren lanpostuak eskuratzeko, beharrezkoa izanen da EGA titulua edo balio bereko beste bat izatea.

Dena den, sei urteko gehieneko epea agortu ez duten izangaiek lehentasuna izanen dute izangaien zerrenda horretan.

Hirugarrena._Parte hartzeko eskaerak eta aurkezteko epea.

Deialdi honetan parte hartu nahi duten irakasleek Hezkuntza Departamentuko Argibide eta Agiri Bulegoan eskura dagoen eskabidea bete beharko dute. Eskabidean espezialitate eta hizkuntza bakar baterako zerrendan sartzea eskatzen ahalko dute, ez gehiagotan.

Halaber, Berariazko Lanbide Heziketari dagokion Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko espezialitate batean sartu nahi dutenek eskabidean adierazi beharko dute deialdiko zazpigarren arauan aipatzen den irakas-esperientzia ba ote duten.

Eskabidearekin batera, izangaiak orain betetzen duen lanpostuan jarduteko bidea eman zion titulazio akademikoaren eta ebazpen honen bigarren oinarrian eskatutako titulazioaren kopia konpultsatuak aurkeztu beharko ditu. Horren ondorioetarako, ikastetxeetako zuzendariek ahalmena izanen dute agirien konpultsak egiteko, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak maiatzaren 18an emandako 182/2001 Foru Aginduan xedatutakoarekin bat etorriz. Foru agindu horren bidez unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetan ziurtagiriak eta konpultsak egiteko arauak eman ziren.

Eskaerak aurkezteko epea hamabost egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Laugarrena._Eskaerak aurkezteko tokia.

Parte hartzeko eskaerak eta eskatutako gainerako agiriak Hezkuntza Departamentuko Erregistro Bulegoan (Santo Domingo kalea, zk.g., Iruña) aurkeztu beharko dira edo urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldaturiko Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan aipatzen diren bulegoetariko batean.

Bosgarrena._Izangai onartu eta baztertuen zerrendak.

Eskaerak aurkezteko epea amaiturik, Giza Baliabideen Zerbitzuak izangai onartu eta baztertuen zerrendak argitaratuko ditu Argibide eta Agiri Bulegoan eta Hezkuntza Departamentuko webgunean: www.pnte.cfnavarra.es.

Zerrenda horietan proba egin behar duten izangaiak agertuko dira, seigarren arauan ezarritakoari jarraikiz.

Seigarrena._Probak.

1. Ebazpen honetako II. eranskineko espezialitateren batean sartu nahi duten izangaiek ez dute azterketarik egin beharko, baldin eta, eranskinaren arabera, eskaturiko espezialitateari dagokion tituluaren jabe badira. Bestela, dagokien proba gainditu beharko dute.

2. Kidegoetako espezialitateetarako aurreikusi diren proben helburua hauxe da: hautatzen diren izangaiek eman beharko dituzten ezagupen kurrikularrak ebaluatzea eta baliabide didaktiko eta pedagogikoak zenbateraino menperatzen dituzten aztertzea.

3. Proben kalifikazioa gai edo ez-gai izanen da. Bazterturik geldituko dira ez-gai kalifikazioa dutenak.

4. Proben edukia eta, kasua bada, haien gai zerrendak ebazpen honetako IV. eranskinean zehaztu dira, irakaskuntzako kidego bakoitzerako.

5. Proba bakoitza egiteko eguna, ordua eta tokia Giza Baliabideen Zerbitzuak zehaztuko ditu, Hezkuntza Departamentuko Argibide eta Agiri Bulegoan argitaratuko den iragarkiaren bidez.

Zazpigarrena._Berariazko Lanbide Heziketako espezialitateak.

Berariazko Lanbide Heziketari dagokion Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko espezialitate batean sartu nahi duten izangaiek prestakuntza ikastaro bat egin beharko dute prestakuntzarako zerbitzu berezietan dauden lehenbiziko urtean. Nolanahi ere, ikastaroa egiteaz salbuetsita egonen dira azkeneko bost urteetan Lanbide Heziketako ikastetxeetan bi ikasturteko irakas-esperientzia dutela egiaztatzen dutenak.

Zortzigarrena._Esparruetako lanpostuak.

Hezkuntza kontseilariaren apirilaren 25eko 161/2001 Foru Aginduaren 4.4 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, ondotik ematen diren Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko espezialitateetako zerrendetan agertzen diren izangaiak esparru zientifiko-teknikoko eta esparru sozio-linguistikoko lanpostuetan aritzen ahalko dira, betiere horretarako behar den ikasketa titulua baldin badute. Hori horrela, Giza Baliabideen Zerbitzuak espezialitate bakoitzerako zerrenda prestatuko du, gero jendaurreko ekitaldian edo banakako deialdian izangaiek aukera egin dezaten. Hona hemen espezialitateak:

a) Esparru zientifiko-teknikoko lanpostuak:

_Espezialitatea: Matematika.

_Espezialitatea: Fisika eta Kimika.

_Espezialitatea: Biologia eta Geologia.

b) Esparru sozio-linguistikoko lanpostuak.

_Espezialitatea: Geografia eta Historia.

_Espezialitatea: Gaztelania eta Literatura.

_Espezialitatea: Grekoa.

_Espezialitatea: Latina.

_Espezialitatea: Filosofia.

_Espezialitatea: Hizkuntza Modernoa (Ingelesa, Frantsesa).

_Espezialitatea: Euskal Hizkuntza eta Literatura.

Bederatzigarrena._Epaimahaiak.

Kidego bakoitzeko espezialitate edo espezialitate talde bakoitzerako epaimahaiak eratuko dira ezagupen probak egiteko. Horien osaketa Argibide eta Agiri Bulegoan emanen da argitara. Mahaikideak espezialitate horretako jarduneko funtzionario edo lan-kontratudun finkoak izanen dira eta espezialitateko aholkulariak ere izendatzen ahalko dira. Honakoek osatuko dute epaimahai bakoitza:

_Mahaiburua, Hezkuntza Departamentuak izendatua.

_Bi mahaikide, Hezkuntza Departamentuak izendatuak.

Mahaikideren batek baja hartuz gero, ordezko bat izendatuko da, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren ebazpen bidez.

Hamargarrena._Irakasle lanpostuetan prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko izangaien zerrendetako ordena.

Probak amaiturik, epaimahaiek Giza Baliabideen Zerbitzuari igorriko dizkiete kalifikazioen zerrendak.

Giza Baliabideen Zerbitzuak prestakuntzarako zerbitzu berezietara bidal daitezkeen izangaien zerrendak argitara emanen ditu Argibide eta Agiri Bulegoan, kidego, espezialitate eta hizkuntzen arabera. Bertan azalduko dira, bai proba gainditu duten izangaiak, bai, eskatutako titulazioaren jabe izateagatik, hura egiteaz salbuetsita daudenak.

Argitara emanen da, orobat, Berariazko Lanbide Heziketako espezialitateetan sartu nahi duten izangaietarik nortzuk diren prestakuntzarako zerbitzu berezietako lehenengo urtean prestakuntza ikastaroa egin behar dutenak.

Espezialitate eta hizkuntza bakoitzerako zerrendako ordena irakasle lanetan, dela funtzionario gisa, dela lan kontratudun finko gisa, emandako zerbitzualdiaren araberakoa izanen da. Kontratudun finkoei zerbitzualdiko lehenengo urtea kenduko zaie. Berdinketa suertatuz gero, honako irizpide hauek aplikatuko dira, hurrenez hurren:

a) Abiaburuko kidegoan antzinatasunik handiena izatea.

b) Kidegoan sartzeko hautapen prozeduran lortutako zerrenda-tokia (baxuena aurretik), maisu-maistren kasuan, edo hautapen prozedura hartan lortutako puntuazioa (altuena aurretik), gainerako kidegoetan.

Deialdi honetatik osatzen diren izangaien zerrendak, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emandako ekainaren 23ko 1210/1997 Ebazpenetik, ekainaren 1eko 703/1998 Ebazpenetik, maiatzaren 11ko 519/2000 Ebazpenetik, apirilaren 26ko 526/2001 Ebazpenetik, otsailaren 25eko 322/2003 Ebazpenetik eta apirilaren 21eko 449/2005 Ebazpenetik sortu zirenetara erantsiko dira. Aurreko urteetako deialdietako izangaiek lehentasuna izanen dute zerrendetan, ondorengo deialdietakoen aldean, betiere, prestakuntzarako zerbitzu berezietako egoeraren sei urteko gehieneko epea amaitu bitarte.

Azaroaren 15eko 347/2004 Foru Dekretuko xedapen gehigarri bakarraren arabera izangaien zerrendetan beste lau urterako sartzerik duten izangaien kasuan, zerrendetan sartuko dira baina lehentasuna izanen dute prestakuntzarako hasierako zikloaren sei urteko gehieneko epea bukatu ez dutenek.

Hamaikagarrena._Deialdiak eta uko egitea.

Zerbitzu berezietan aritzeko lanpostu horien hautapena eta esleipena jendaurreko ekitaldi batean eginen da, prentsaren bidez edo banaka-banaka iragarri ondoren.

Izangairen batek eskaini zaion lanpostuari uko egiten baldin badio, zerrendatik at geratuko da, salbu eta ondoko egoera batean dagoela frogatzen badu:

1. Lanerako aldi baterako ezintasuna edo amatasun baimena badu.

2. Deialdia egiten zaionean, jardunean ez, baizik eta beste administrazio egoera batean ari bada.

Horrelakoetan, ez dute galduko zerrendan dagokien postua. Egoera horiek agiri bidez eta modu frogagarrian egiaztatu beharko ditu izangaiak Giza Baliabideen Zerbitzuan, hilabeteko epean.

Zerbitzu berezietan aritzeko eskaera egin duen izangairen batek amatasun baimena edo haurren adopzio edo babeserako baimena badu, deialdia egin zitzaion egunean zegokion lanpostua gordetzeko eskubidea izanen du eta baimena bukatutakoan hartu beharko du lanpostua. Lanpostu hori hartu ezean, justifikatu gabeko ukoa egin duela ulertuko da, salbu eta hiru urtetik beherako seme-alabak zaintzeko eszedentzia berezia hartu badu.

Arestian eman diren egoeretan dauden izangaiek jakinarazi beharko dute horien bukaera, hori gertatu eta, gehienez ere, bost eguneko epean. Jakinarazten ez baldin badute deia egin deneko ikasturte osoan ez zaio inolako lanposturik eskainiko.

Hamabigarrena._Izangaiak zerrendatik ateratzea.

Ondoko kasuotan izangaiak zerrendatik bazter geldituko dira:

a) Agertzeko deia eginda, A maila edo taldeko lanpostuak hautatu eta adjudikatzeko hamaikagarren oinarrian adierazitako jendaurreko ekitaldira ez agertzea, agiri bidez egiaztaturiko salbuespen arrazoiren bat tartean izan ezik (hamaikagarren oinarrian adierazitakoren bat), ekitaldiaren ondoko hilabetean.

b) Jendaurreko ekitaldian edo banaka deitu ondoren, eskaintzen zaion A maila edo taldeko lanpostua ez onartzea, deiaren ondoko hilabetean agiri bidez egiaztatu beharreko salbuespen arrazoiren bat tartean izan ezik (aurreko arauan adierazitakoren bat).

c) Jendaurreko ekitaldian edo banakako deialdian A maila edo taldeko lanposturen bat esleiturik, lanpostu horretan zerbitzu berezietan aritzeko adostasun akta ez sinatzea.

d) A maila edo taldeko lanposturen batean zerbitzu berezietan aritzeko adostasun akta sinatu ondoren, uko egitea prestakuntzarako zerbitzu berezietako egoera horri 2007/2008 ikasturtea amaitu aurretik.

Hamahirugarrena._Errekurtsoak.

Deialdi honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

2. Ebazpen hau eta dagozkion eranskinak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara daitezela agintzea.

3. Ebazpen hau igortzea Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Lanbide Heziketako Zerbitzuari, Eskola Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzuari, Euskara Zerbitzuari, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari, Argibide eta Agiri Bulegoari eta Langileria Atalari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko apirilaren 2an._Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria, José María Gracia Galilea.

I. ERANSKINA

Espezialitateen zerrenda, kidegoz kidego:

A._Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoa.

_Enpresen Administrazioa.

_Alemana.

_Industriako Analisia eta Kimika.

_Irudi Pertsonaleko Aholkularitza eta Prozesuak.

_Biologia eta Geologia.

_Eraikin Zibilak eta Eraikuntza.

_Marrazketa.

_Gorputz hezkuntza.

_Filosofia.

_Fisika eta Kimika.

_Frantsesa.

_Geografia eta Historia

_Grekoa

_Ostalaritza eta Turismoa.

_Informatika.

_Ingelesa.

_Gizarte eta Erkidegoko Esku-hartzea.

_Latina.

_Gaztelania eta Literatura.

_Euskal Hizkuntza eta Literatura.

_Matematika.

_Musika.

_Merkataritzako Antolaketa eta Kudeaketa

_Ibilgailuen mantentze-lanen Antolaketa eta Prozesuak.

_Fabrikazio Mekanikoaren Antolaketa eta Proiektuak.

_Energia Sistemen Antolaketa eta Proiektuak.

_Esparru zientifiko-teknikoko lanpostuak.

_Esparru sozio-linguistikoko lanpostuak.

_Diagnostiko Klinikoen Prozesuak eta Produktu Ortoprotesikoak.

_Nekazaritzako Ekoizpeneko Prozesuak.

_Elikagaien Industriako Prozesuak

_Osasun Prozesuak.

_Ehungintza, Jantzigintza eta Larrugintzako Prozesuak eta Produktuak.

_Zurgintza eta Altzarigintzako Prozesuak eta Produktuak

_Psikologia eta Pedagogia.

_Sistema Elektronikoak.

_Sistema Elektroteknikoak eta Automatikoak.

B._Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegoa:

_Marrazketa Artistikoa eta Kolorea.

_Marrazketa Teknikoa.

_Diseinu Grafikoa.

_Barnekoen Diseinua.

_Argazkigintza.

_Artearen Historia.

_Materialak eta Teknologia: Diseinua.

_Industria Antolaketa eta Legeria.

_Bolumena.

C._Hizkuntza Eskola Ofizialetako Irakasleen Kidegoa

_Alemana.

_Euskara.

_Frantsesa.

_Ingelesa.

_Italiera.

II. ERANSKINA

Oharra: Aipatzen diren titulazioak irailaren 30eko 1954/1994 Errege Dekretuan zerrendatutakoak dira. Horretan esaten da tituluak nola homologatu behar diren azaroaren 27ko 1497/1987 Errege Dekretuak sortu zuen Unibertsitateko Titulu Ofizialen Katalogoko tituluekin. Arau horri jarraikiz, ondokoekin homologatutako titulazioak ere hartuko dira kontuan.

A._Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko espezialitateen zerrenda eta haiekin bat datozen titulazioak:

._Enpresen Administrazioa.

Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako lizentziatua.

Zientzia Aktuarial eta Finantzarioetako lizentziatua.

Ekonomiako lizentziatua.

.Alemana.

Aleman Filologiako lizentziatua.

Alemanezko Itzulpengintza eta Interpretaritzako lizentziatua.

Hizkuntzalaritza, Filologia edo Itzulpengintza eta Interpretaritzako lizentziatua eta Hizkuntza Eskola Ofizialeko alemanaren gaitasun agiria edo horren baliokidea.

.Industria Analisia eta Kimika.

Kimikako lizentziatua.

Elikagaien Zientzia eta Teknologiako lizentziatua.

Ingeniari Kimikoa.

.Irudi Pertsonaleko Aholkularitza eta Prozesuak

Ez dago titulaziorik.

.Biologia eta Geologia.

Geologiako lizentziatua.

Biologiako lizentziatua.

.Eraikin Zibilak eta Eraikuntza.

Arkitektoa.

Bide, Ubide eta Portuetako ingeniaria.

.Marrazketa.

Arte Ederretako lizentziatua.

Arkitektoa.

Ingeniaria.

.Gorputz Hezkuntza.

Gorputz Jardueren eta Kirolaren Zientzietako lizentziatua.

.Filosofia.

Filosofiako lizentziatua.

.Fisika eta Kimika.

Fisikako lizentziatua.

Kimikako lizentziatua.

.Frantsesa.

Frantses Filologiako lizentziatua.

Frantsesezko Itzulpengintza eta Interpretaritzako lizentziatua.

Hizkuntzalaritza, Filologia edo Itzulpengintza eta Interpretaritzako lizentziatua eta Hizkuntza Eskola Ofizialeko frantsesaren gaitasun agiria edo horren baliokidea.

.Geografia eta Historia.

Geografiako lizentziatua.

Historiako lizentziatua.

.Grekoa.

Filologia Klasikoko lizentziatua.

.Ostalaritza eta Turismoa.

Ez dago titulaziorik.

.informatika.

Elektronikako ingeniaria.

Informatikako ingeniaria.

Telekomunikazioetako ingeniaria.

.Ingelesa.

Ingeles Filologiako lizentziatua.

Ingelesezko Itzulpengintza eta Interpretazioko lizentziatua.

Hizkuntzalaritza, Filologia edo Itzulpengintza eta Interpretazioko lizentziatua eta Hizkuntza Eskola Ofizialeko ingelesaren gaitasun agiria edo horren baliokidea.

.Gizarte eta Erkidegoko Esku-hartzea.

Pedagogiako lizentziatua.

Psikologiako lizentziatua.

Psikopedagogiako lizentziatua.

.Latina.

Filologia Klasikoko lizentziatua.

.Gaztelania eta Literatura.

Filologia Hispanikoko lizentziatua.

Filologia Erromanikoko lizentziatua.

Hizkuntzalaritzako lizentziatua eta Gaztelania eta Espainiako Literatura egin dituela egiaztatzea.

Literaturaren Teoria eta Literatura Konparatuko lizentziatua eta Gaztelania eta Espainiako Literatura egin dituela egiaztatzea.

.Euskal Hizkuntza eta Literatura.

Euskal Filologiako lizentziatua.

Hizkuntzalaritza, Filologia edo Itzulpengintza eta Interpretazioko lizentziatua eta Hizkuntza Eskola Ofizialeko euskararen gaitasun agiria edo horren baliokidea.

.Matematika.

Matematikako lizentziatua.

.Musika.

1942. urtearen aurreko ikasketa planei dagokien gaitasun agiria.

1942ko ekainaren 15eko Dekretuaren babesean emandako irakasle edo lanbide titulua.

Irailaren 10eko 2618/1996 Dekretuaren babesean emandako goi mailako irakasle titulua.

Musikako goi mailako titulua, urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren 42. artikuluan adierazitakoa.

Musikologia espezialitatea duten lizentziaturak.

Apirilaren 21eko 616/1995 Dekretuan ezarritako Musikaren Historia eta Zientzietako lizentziatura titulua.

.Merkataritzako Antolaketa eta Kudeaketa

Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako lizentziatua.

Ekonomiako lizentziatua.

Merkatuko Ikerketa eta Tekniketako lizentziatua.

.Ibilgailuen Mantentze-lanen Antolaketa eta Prozesuak.

Industria ingeniaria.

Aeronautikako ingeniaria.

.Fabrikazio Mekanikoaren Antolaketa eta Proiektuak.

Industria ingeniaria.

Materialetako ingeniaria.

.Energia Sistemen Antolaketa eta Proiektuak

Industria ingeniaria.

.Diagnostiko Klinikoen Prozesuak eta Produktu Ortoprotesikoak.

Ez dago titulaziorik.

.Nekazaritzako Ekoizpeneko Prozesuak.

Nekazaritzako ingeniaria.

Mendi ingeniaria.

.Elikagaien Industriako Prozesuak

Elikagaien Zientzia eta Teknologiako lizentziatua.

.Osasun Prozesuak.

Medikuntzako lizentziatua.

.Ehungintza, Jantzigintza eta Larrungintzako Prozesuak eta Produktuak

Ez dago titulaziorik.

.Zurgintza eta Altzarigintzako Prozesuak eta Produktuak

Ez dago titulaziorik.

.Psikologia eta Pedagogia.

Psikologiako lizentziatua.

Pedagogiako lizentziatua.

Psikopedagogiako lizentziatua.

.Sistema Elektronikoak.

Automatika eta Elektronika Industrialeko ingeniaria.

Elektronikako ingeniaria.

Telekomunikazioetako ingeniaria.

.Sistema Elektroteknikoak eta Automatikoak

Automatika eta Elektronika Industrialeko ingeniaria.

Elektronikako ingeniaria.

Telekomunikazioetako ingeniaria.

Industria ingeniaria.

Aeronautikako ingeniaria.

Ontzigintzako eta itsasoetako ingeniaria.

B._Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen kidegoko espezialitateen zerrenda eta haiekin bat datozen titulazioak:

.Alemana.

Aleman Filologiako lizentziatua.

Alemanezko Itzulpengintza eta Interpretaritzako lizentziatua.

Hizkuntzalaritza, Filologia edo Itzulpengintza eta Interpretaritzako lizentziatua eta Hizkuntza Eskola Ofizialeko alemanaren gaitasun agiria edo horren baliokidea.

.Euskara.

Euskal Filologiako lizentziatua.

Hizkuntzalaritza, Filologia edo Itzulpengintza eta Interpretazioko lizentziatua eta Hizkuntza Eskola Ofizialeko euskararen gaitasun agiria edo horren baliokidea.

.Frantsesa.

Frantses Filologiako lizentziatua.

Frantsesezko Itzulpengintza eta Interpretaritzako lizentziatua.

Hizkuntzalaritza, Filologia edo Itzulpengintza eta Interpretaritzako lizentziatua eta Hizkuntza Eskola Ofizialeko frantsesaren gaitasun agiria edo horren baliokidea.

.Ingelesa

Ingeles Filologiako lizentziatua.

Ingelesezko Itzulpengintza eta Interpretazioko lizentziatua.

Hizkuntzalaritza, Filologia edo Itzulpengintza eta Interpretazioko lizentziatua eta Hizkuntza Eskola Ofizialeko ingelesaren gaitasun agiria edo horren baliokidea.

.Italiera.

Italiar Filologiako lizentziatua.

Italierazko Itzulpengintza eta Interpretaritzako lizentziatua.

Hizkuntzalaritza, Filologia edo Itzulpengintza eta Interpretaritzako lizentziatua eta Hizkuntza Eskola Ofizialeko italieraren gaitasun agiria edo horren baliokidea.

C._Arte Plastikoetako eta Diseinuko Irakasleen Kidegoko espezialitateen zerrenda eta haiekin bat datozen titulazioak:

.Marrazketa Artistikoa eta Kolorea

Arte Ederretako lizentziatua.

.Marrazketa Teknikoa.

Arkitektoa

Ingeniaria.

.Barnekoen Diseinua.

Arkitektoa.

.Diseinu Grafikoa.

Arte Ederretako lizentziatua.

.Argazkigintza

Arte Ederretako lizentziatua.

.Artearen Historia

Artearen Historiako lizentziatua.

.Materialak eta Teknologia: Diseinua.

Arkitektoa.

Ingeniaria.

Matematikako lizentziatua.

.Industria antolaketa eta legeria

Zuzenbideko lizentziatua.

Ekonomiako lizentziatua.

Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako lizentziatua.

.Bolumena

Arte Ederretako lizentziatua.

III. ERANSKINA

Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoaren barrenean, Berariazko Lanbide Heziketako espezialitateen irakaskuntzaren ondorioetarako balio berekotzat hartzen diren titulazioak. Espezialitate horiek apirilaren 30eko 777/1998 Errege Dekretuaren VI.a) eranskinean azaltzen dira (1998ko maiatzaren 8ko EAO, 110. zenbakia).

.Enpresen Administrazioa.

Enpresa Zientzietako diplomatua.

Kudeaketa eta Administrazio Publikoko diplomatua.

.Industria Analisia eta Kimika.

Industria ingeniari teknikoa, Kimika Industrialaren espezialitatea.

Oihanetako ingeniari teknikoa, Oihan-industrien espezialitatea.

.Eraikin Zibilak eta Eraikuntza.

Arkitekto teknikoa.

Industria ingeniari teknikoa, espezialitate guztiak.

Herri lanetako ingeniari teknikoa, espezialitate guztiak.

Topografiako ingeniari teknikoa.

.Ostalaritza eta Turismoa.

Turismoko diplomatua.

.Informatika.

Estatistikako diplomatua.

Kudeaketarako Informatikako ingeniari teknikoa.

Sistemen Informatikako ingeniari teknikoa.

.Gizarte eta Erkidegoko Esku-hartzea.

Maisu-maistrak, espezialitate guztiak.

Gizarte Hezkuntzako diplomatua.

Gizarte Laneko diplomatua.

.Merkataritzako Antolaketa eta Kudeaketa

Enpresa Zientzietako diplomatua.

.Ibilgailuen Mantentze-lanen Antolaketa eta Prozesuak

Itsas Nabigazioko diplomatua.

Itsasontzietako Irrati-elektronikako diplomatua.

Itsasontzietako Makinetako diplomatua.

Aeronautikako ingeniari teknikoa, espezialitate guztiak.

Nekazaritzako ingeniari teknikoa, espezialitate guztiak.

Oihanetako ingeniari teknikoa, espezialitate guztiak.

Meategietako ingeniari teknikoa, espezialitate guztiak.

Ontzigintzako ingeniari teknikoa, Itsasontziaren Propultsioaren eta Zerbitzuen espezialitatea.

Herri lanetako ingeniari teknikoa, espezialitate guztiak.

Industria ingeniari teknikoa, espezialitate guztiak.

.Fabrikazio Mekanikoaren Antolaketa eta Proiektuak.

Industria ingeniari teknikoa, espezialitate guztiak.

Meategietako ingeniari teknikoa, espezialitate guztiak.

Industria Diseinuko ingeniari teknikoa.

Aeronautikako ingeniari teknikoa, Aireontzien espezialitatea, Aeroespazioko Ekipo eta Materialen espezialitatea.

Itsasontzietako ingeniari teknikoa, Itsas Egituren espezialitatea.

Nekazaritzako ingeniari teknikoa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako Ustiategien espezialitatea, Nekazaritzako eta Elikadurako industrien espezialitatea eta Landa Eraikuntzen eta Mekanizazioaren espezialitatea.

Herri lanetako ingeniari teknikoa, Eraikuntza Zibilen espezialitatea.

Itsasontzietako Makinetako diplomatua.

.Energia Sistemen Antolaketa eta Proiektuak

Industria ingeniari teknikoa, espezialitate guztiak.

Aeronautikako ingeniari teknikoa, espezialitate guztiak.

Herri lanetako ingeniari teknikoa, espezialitate guztiak.

Telekomunikazioetako ingeniari teknikoa, espezialitate guztiak.

Itsasontzietako ingeniari teknikoa, espezialitate guztiak.

Nekazaritzako ingeniari teknikoa, espezialitate guztiak.

Meategietako ingeniari teknikoa, espezialitate guztiak.

Itsasontzietako Makinetako diplomatua.

.Nekazaritzako Ekoizpeneko prozesuak.

Nekazaritzako ingeniari teknikoa, espezialitate guztiak.

Oihanetako ingeniari teknikoa, espezialitate guztiak.

.Elikagaien Industriako Prozesuak

Nekazaritzako ingeniari teknikoa, Nekazaritzako eta Elikadurako Industrien espezialitatea.

.Osasun Prozesuak.

Erizaintzako diplomatua.

.Zurgintza eta Altzarigintzako Prozesuak eta Produktuak

Oihanetako ingeniari teknikoa, Oihan-industrien espezialitatea.

Industri ingeniari teknikoa, Mekanikaren espezialitatea.

Industria Diseinuko ingeniari teknikoa.

Arkitekto teknikoa.

.Ehungintza, Jantzigintza eta Larrugintzako Prozesuak eta Produktuak.

Industria ingeniari teknikoa, Ehungintzaren espezialitatea.

.Sistema Elektronikoak.

Itsasontzietako Irrati-elektronikako diplomatua.

Aeronautikako ingeniari teknikoa, Aeronabigazioaren espezialitatea.

Sistemen Informatikako ingeniari teknikoa.

Industria ingeniari teknikoa, Elektrizitatearen espezialitatea, Industria Elektronikaren espezialitatea.

Telekomunikazioetako ingeniari teknikoa, espezialitate guztiak.

.Sistema elektroteknikoak eta Automatikoak

Itsasontzietako Irrati-elektronikako diplomatua.

Aeronautikako ingeniari teknikoa, Aeronabigazioaren espezialitatea.

Sistemen Informatikako ingeniari teknikoa.

Industria ingeniari teknikoa, Elektrizitatearen espezialitatea, Industria Elektronikaren espezialitatea.

Telekomunikazioetako ingeniari teknikoa, espezialitate guztiak.

IV. ERANSKINA

A.-Kidegoetan sartzeko onetsitako gai-zerrendetako zati berariazkoen argitalpenen aipamenak:

I._Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegoa:

_1994ko apirilaren 20ko Agindua (apirilaren 28ko "EAO", 101. zenbakia).

II._Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoa:

_Berariazko Lanbide Heziketari dagozkion espezialitateak: 1996ko otsailaren 1eko Agindua, otsailaren 13ko "EAO", 38. zenbakia.

_Euskal Hizkuntza eta Literatura: azaroaren 3ko 374/1999 Foru Agindua (158. zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, abenduaren 20koa), martxoaren 9ko 86/2000 Foru Aginduak aldatua (35. zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, martxoaren 20koa).

_Gainerako espezialitateak: 1993ko irailaren 9ko Agindua (irailaren 21eko "EAO", 226. zenbakia).

III._Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen kidegoa.

_Euskara: Lehendakaritzako idazkari nagusiak 1990eko ekainaren 25ean emandako Ebazpena (81. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, uztailaren 6koa).

_Gainerako espezialitateak: 1993ko irailaren 9ko Agindua (irailaren 21eko "EAO", 226. zenbakia).

B._Proben edukia:

1. Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko Ingeles, Frantses, Aleman eta Euskal Hizkuntza eta Literatura espezialitateak eta Hizkuntza Eskola Ofizialetako kidegoetako espezialitateak:

_Kidegoan sartzeko onetsitako gai-zerrendetako zati berariazkotik (A) hiru gai aterako dira zotz eginda eta horietako bat hautatu eta garatu beharko da idatziz ordu bat eta erdian. Gai-zerrenda horiek zein egunetako Estatuko Aldizkari Ofizialean edo Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ziren eranskin honetako A zatian adierazi da.

_Hizkuntzan duen idazmen maila neurtzeko proba, lanposturako eskatzen den mailaren araberako ariketa praktikoen bidez. Iraupena: bi ordu eta erdi.

_Hizkuntzan duen mintzamen maila eta hura irakasteko alderdi pedagogiko eta didaktikoetan duen gaitasuna neurtzeko proba.

Probak espezialitatearen xede den hizkuntzan eginen dira.

2. Bigarren Hezkuntzako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegoetako gainerako espezialitateak:

_Kidegoan sartzeko onetsitako gai-zerrendetako zati berariazkotik (A) hiru gai aterako dira zotz eginda eta horietako bat hautatu eta garatu beharko da idatziz ordu bat eta erdian. Gai zerrenda horiek zein egunetako Estatuko Aldizkari Ofizialean edo Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ziren eranskin honetako A zatian adierazi da.

_Epaimahaiak proposatuko duen kasu praktiko bat ebaztea, eranskin honetako A zatian aipatzen den gai-zerrendako edukiei buruzkoa, bi ordu eta erdian.

Iragarkiaren kodea: F0706032