60. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

TAFALLA

EDIKTUA

Tafallako Udaleko alkate udalburuak ondotik osorik ematen den ebazpen hau eman zuen, 2007ko martxoaren 19an:

Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiko idazkari nagusiak 2007ko martxoaren 14an eman idazkiaren bidez (S.E. 1174, 2007ko martxoaren 14koa), eta bertan aditzera ematen da María José Laguardia Llorente andreak 79/2007 zenbakiko administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri duela Tafallako Udalak 2006ko urriaren 31n hartu erabakiaren aurka, hain zuzen ere horren bidez onetsi baitzen Tafallako Udalaren 2006ko plantilla organikoa (2006ko 155. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, abenduaren 27koa). Auzitegi Nagusiko Salak erabaki du Tafallako Udalera jotzea ezen hogei eguneko epean egin daitezen enplazamenduak, uztailaren 13ko 29/98 Legearen 48 eta 49. artikuluei jarraikiz, hori guztia aipatu errekurtsora demandatu gisa agertu ahal izan daitezen, jakinarazpena jaso eta bederatzi eguneko epean, edo hori jadanik espediente administratiboari atxikia dagoela erakusten duen agiria igor dezaten.

Hortaz bada, aipatu artikuluan xedatutakoa bete dadin eta legez esleituak ditudan ahalmenak erabilita, honako hau ebatzi dut:

Lehena._Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, administrazio espedientean agertzen diren interesatu guztiek jakin dezaten, eta haiei dei egitea errekurtsora ager daitezen Nafarroako Administrazio Auzitegira, hogei egun balioduneko epean, hau argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Bigarrena._Ebazpen hau argitaratzea Tafallako Udalaren iragarki oholean.

Hirugarrena._Honako hau igortzea Nafarroako Auzitegi Nagusiko Salari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Tafallan, 2007ko martxoaren 19an._Alkatea, María Teresa Mañú Echaide._Idazkaria, Amanda Acedo Suberbiola.

Iragarkiaren kodea: L0705552