60. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

CORELLA

Hirigintza hitzarmena. Behin betiko onespena

Corellako Udalak, 2007ko martxoaren 26ko osoko bilkura berezian, behin betiko onetsi zuen Corellako Udalaren eta Udal Planeko 1. banaketa eremuko 3. exekuzio unitateko Konpentsazio Batzordearen artean sinatu beharreko hirigintza hitzarmena; helburua da Udalari dagokion hirigintzako aprobetxamendua lagatzeko legezko betebeharra betetzea, horren ordez eskudirutan zenbateko bat ordainduz.

Argitara ematen da orok jakin dezan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legea betetzeko.

Corellan, 2007ko apirilaren 10ean._Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0706180