60. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

NOAIN

Xehetasun azterlana. Behin betiko onespena

Xehetasun azterlana, Noain-Elortzibarko Udal Planeko Dorre Elortzibarko 3. eremuko U.E. 3.3 exekuzio unitateko 17. lurzatiari dagokiona; sustatzaileak: Luis María Arrese Juampérez jauna eta M.A. Blanco Ramírez andrea. Behin betiko onespena

Noain-Elortzibarko Udalak, 2007ko apirilaren 3an egin bilkuran, bertaratu guztiak ados jarrita, erabaki zuen behin betikoz onestea Noain-Elortzibarko Udal Planeko Dorre Elortzibarko 3. eremuko U.E. 3.3 exekuzio unitateko 17. lurzatiaren xehetasun azterlana. Luis María Arrese Juamperez jaunak eta María Angeles Blanco Ramírez andreak sustatu dute. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da eta Nafarroako Gobernuko Lurraldearen Antolamenduko Departamentura igorriko.

Noainen, 2007ko apirilaren 10ean._Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: L0706119