60. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

NOAIN

Hirigintza antolamenduko determinazioen aldaketa xehakatua, Noain-Elortzibarko Udal Planeko Iharnozko katastroko 2. eremuko U.E. 2.1 exekuzio unitateko 1. poligonoko 9. lurzatiari dagokiona

sustatzailea: Pasadepo, S.L. Hasierako onespena.

Noain Elortzibarko Udalak, 2007ko apirilaren 3ko bilkuran, bertaratu guztiak ados jarrita, hasiera batean onetsi zuen Noain Elortzibarko Udal Planeko Iharnozko 2. eremuko katastroko U.E.2.1. exekuzio unitateko 1. poligonoko 9. lurzatiaren hirigintza antolamenduko determinazioen aldaketa xehakatua, txosten teknikoko eta juridikoko zehaztapenekin. Pasadepo S.L. enpresak sustatu du. Iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da, Udalaren iragarki oholean eta Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan, hilabeteko epean aztertu eta bidezko juzgatzen diren alegazioak aurkezteko, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko egungo legeriarekin bat.

Noainen, 2007ko apirilaren 10ean._Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: L0706118