60. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

NOAIN

Urbanizazio proiektua, Noain-Elortzibarko Udal Planeko Zuluetako 3. eremuko U.E. 3.5 exekuzio unitateari dagokiona

sustatzailea: Promociones Patesa, S.L.. Behin betiko onespena

Noain-Elortzibarko Udalak, 2007ko apirilaren 3an egin bilkuran, bertaratu guztiak ados jarrita, erabaki zuen behin betikoz onestea Noain-Elortzibarko Udal Planeko Zuluetako 3. eremuko U.E. 3.5 exekuzio unitatea urbanizatzeko proiektua, Promociones Patesa, S.L.k sustatua, txosten teknikoko eta hirigintza alorreko zehaztapenekin; Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 134. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, eta Nafarroako Gobernura igorriko da.

Noainen, 2007ko apirilaren 10ean._Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: L0706116