60. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ORKOIEN

Konpentsazio batzordearen estatutuak, Orkoiengo Udal Planeko S13 sektorekoak (Residencial San Bartolomé) Hasierako onespena

Orkoiengo Udaleko alkate jaunak, 2007ko apirilaren 10ean eman ebazpenaren bidez, erabaki zuen hasiera batean onestea Orkoiengo Udal Planeko S13 sektoreko (Residencial San Bartolomé) konpentsazio batzordearen estatutuak.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 161. artikuluan ezarritakoari jarraituz, erabaki hori jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Orkoienen, 2007ko apirilaren 11n._Alkatea, Casimiro Larrea Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L0706100