60. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ESTERIBAR

Xehetasun azterlana. Behin betiko onespena

Esteribarko Udalak ondotik ematen den erabakia hartu zuen, 2007ko martxoaren 9an egin bilkuran:

Zubiriko 27. poligonoko 36. lurzatiaren xehetasun azterlana, Rafael Arrizabalaga Lizarraga jaunak sustatua, hasiera batean onetsi ondoko (Alkatetzaren urtarrilaren 3ko 04/07 ebazpena) jendaurreko epea iragan baita (2007ko 13. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, urtarrilaren 3koa).

Jendaurreko legezko epearen barrenean alegazio bat aurkeztu da, Maldaldia, S.L.k aurkeztua, eta sustatzaileak berak eman du erantzuna.

Aho batez erabaki da:

_Behin betikoz onestea Rafael Arrizabalaga Lizarraga jaunak Zubiriko 27. poligonoko 36. lurzatian sustatu duen xehetasun azterlana.

_Behin betiko onespen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

_Testu bateginaren kopia bat Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari igortzea, baita Zubiriko Kontzejuari ere.

_Igor bekio Maldaldia, S.L. alegazio egileari, eta ohartarazten zaio errekurtso hauetariko bat jar dezakeela:

_Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik. Aldez aurretik, eta aukeran, berraztertzeko errekurtsoa ezar daiteke, hura eman zuen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik; edo, bestela,

Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Esteribarren, 2007ko martxoaren 12an._Alkate udalburua, Francisco Javier Borda Garde.

Iragarkiaren kodea: L0706092