60. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

SAN MARTIN UNX

Lurzati berrantolamendua

San Martin Unxeko Udalak, 2007ko apirilaren 4an egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

Abenduaren 11ko 84/2006 Foru Dekretuaren bidez Nafarroako Ubidearen eremu ureztagarriko VI. sektoreko lurzatien berrantolamenduaren prozesua eta ureztalur bilakatzekoa abiarazi ziren; Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamendua onesten duen azaroaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 52. artikuluan xedatutakoa betez, ukituriko herrilurren mugapen kartografikoa eta altxonbideena egin beharrak daude.

Hori ikusita, bildutakoek honako hau erabaki dute, aho batez:

1. Udal mugapeko herrilurren eta altxonbideen mugapen kartografikoaren prozedura hasteko onespena ematea.

2. Udalaren iragarki oholean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, eta interesatuei jakinaraztea _aipatu Ondasunen Erregelamenduaren 40. artikuluan ezarritakoaren arabera_ udal idazkaritzan aztertzen ahalko dutela espedientea hamabost egunean, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, eta egokia iritziz gero, alegazioak aurkezten ahalko dituztela, aurreko epea bukatu eta biharamunetik hilabeteko epean.

San Martín Unxen, 2007ko apirilaren 11n._Alkatea, Beatriz Ucar Muruzábal.

Iragarkiaren kodea: L0706087