60. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRUÑA

Diru-laguntzen deialdia, 65 urtetik gorako pertsonei diru-prestazioak emateko, horiek Club Atlético Osasuna taldearen futbol txapelketen partidetara edota Labrit frontoiko eta Mendillorriko trinketeko pilota partidetara sar daitezen. 2007. urtea

Iruñeko Udalaren Gizarte Zerbitzuetako eta Emakumearen zinegotzi delegatuak 2007ko martxoaren 28an emandako 1/SS ebazpenaren bitartez, 65 urtetik gorako pertsonei diru-laguntzak emateko Deialdia onetsi da, horiek Club Atlético Osasuna taldearen futbol txapelketen partidetara edota Labrit frontoiko eta Mendillorriko trinketeko pilota partidetara sar daitezen. 2007. urtea.

Diru-laguntzaren xedea: aipatutakoa.

Esleitzeko era: deialdi publikoa.

Aurreikusitako zenbatekoa, gehienez: 3.100,00 euro.

Oinarriak, non: Iruñeko Udalaren Erregistro Orokorrean -Casa Marceliano etxean (Merkatuko kalea, 7 eta 9)- eta Iruñeko Udalaren auzo unitateetan.

Eskabideak non eta noiz arte aurkeztu: Iruñeko Udalaren Erregistro Orokorrean _Casa Marceliano etxean (Merkatuko k., 7-9)_ eta erregistro osagarrietan (Kulturako Alorra _Descalzos k., 2-2. solairua_; Ingurumen eta Osasuneko Alorra _San Saturnino k., 2-beheko solairua_, Hiritarren Babeseko Alorra _Iratxeko monasterioaren k., 2-beheko solairua_, Hirigintza eta Etxebizitzako Alorra _Armada etorbidea, 2-5. solairua_; eta Zapateria k., 40-beheko solairua), eta Gizarte Zerbitzuetako eta Emakumearen Alorraren auzo unitateetan, 2007ko abenduaren 31 baino lehen.

Iruñean, 2007ko martxoaren 28an._Gizarte Zerbitzuetako eta Emakumearen zinegotzi delegatua, Concepción Mateo Pérez.

Iragarkiaren kodea: L0706341