60. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRUÑA

Diru-laguntzen deialdia, 65 urtetik gorako pertsonei diru-prestazioak emateko, banaketa-etxeek antolatutako zinema saio arruntetara joan daitezen. 2007. urtea

Iruñeko Udalaren Gizarte Zerbitzuetako eta Emakumearen zinegotzi delegatuak 2007ko martxoaren 22an emandako 3/SS Ebazpenaren bitartez, 65 urtetik gorako pertsonei diru-prestazioak emateko deialdia onetsi da, horiek banaketa-etxeek antolatutako zinema saio arruntetara joan daitezen. 2007. urtea.

Diru-laguntzaren xedea: aipatutakoa.

Esleitzeko era: deialdi publikoa.

Aurreikusitako zenbatekoa, gehienez: 8.400,00 euro.

Oinarriak, non: Iruñeko Udalaren Erregistro Orokorrean -Casa Marceliano etxean (Merkatuko kalea, 7 eta 9)- eta Iruñeko Udalaren auzo unitateetan.

Eskabideak non eta noiz arte aurkeztu: Gizarte Zerbitzuetako eta Emakumearen Alorraren auzo unitateetan, 2007ko azaroaren 30a bitarte.

Iruñean, 2007ko martxoaren 28an._Gizarte Zerbitzuetako eta Emakumearen zinegotzi delegatua, Concepción Mateo Pérez.

Iragarkiaren kodea: L0706338