60. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRUÑA

Lizarra kaleko 1ean igogailua jartzeko xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Iruñeko Udalaren Gobernu Batzarrak, 2007ko martxoaren 20an, erabaki hau hartu zuen:

JOB 20-MAR-07 (17/UV)

"Aztertu egin da María Esther Erviti Beramendi andreak, bere izenean eta Isabal Equiza ahizpenean, tramitatzeko aurkeztutako dokumentua, eta espedienteari 2007ko martxoaren 9an eman zaion txosten teknikoari jarraituz, honako hau erabaki da:

1._Hasiera batean onestea Lizarra kaleko 1. zenbakian igogailua jartzeko xehetasun azterlana.

2._Espedientea jendaurrean edukitzea hogei egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta orobat hemengo egunkarietan argitaratzea".

Iruñean, 2007ko martxoaren 28an._Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0705592