60. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRUÑA

Garaje mankomunitatearen hitzarmenaren onespena. ARZ-5 banaketa eremua birzatitzeko proiektuko 1, 2 eta 8. lurzatiei dagokie Milagrosako U.I. XIX unitateko ZN-1 eta ZN-2 guneetan

Iruñeko Udalaren Gobernu Batzarrak, 2007ko martxoaren 20an, erabaki hau hartu zuen:

JOB 20-MAR-07 (18/UV).

"Ikusirik Udalaren Hirigintza Gerentziako arkitekto teknikoak 2007ko martxoaren 13an eman txostena, honako hau erabaki da:

1. Iruñeko Udalaren eta Promociones Cisa Navarra, S.A.ren artean sinatu beharreko hitzarmena, garaje mankomunitateari buruzkoa, onestea. ARZ-5 banaketa eremua birzatitzeko proiektuko 1, 2 eta 8. lurzatien jabeei dagokie Milagrosako U.I. XIX unitateko ZN-1 eta ZN.2 guneetan.

2. Iruñeko Udaleko alkate andreari ahalmena ematea delako hitzarmena sinatzeko".

Ebazpen honen aurka errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da, aukeran:

_Berraztertzeko errekurtsoa, onespen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean hura jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

_Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aitzina, edo bestela,

_Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazten den egunaren ondoko hilabetean.

Iruñean, 2007ko martxoaren 28an._Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0705522