60. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ORKOIEN

Cruz Blanca poligonoa, industriako sektorea, urbanizatzeko proiektua. Hasierako onespena

Orkoiengo Udaleko alkate udalburuak, 2007ko apirilaren 23ko ebazpenaren bidez, hasiera batean onestea erabaki du Cruz Blanca poligonoko urbanizazio proiektua, hegoaldeko industria sektorean, RUMISAk sustatu eta Arquitectura Global, S.L.k eta Gestión Urbana Global, S.L.k prestatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 134. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Orkoienen, 2007ko apirilaren 24an._Alkatea, Casimiro Larrea Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L0706890