60. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ORKOIEN

Udalaren Plan Orokorreko S-6 sektoreko industria eremua _hegoaldeko sektorea, ZOP-1 unitatea_ borondatez birzatitzeko proiektua. Hasierako onespena

Udal honetako alkate udalburuak, 2007ko apirilaren 16ko ebazpenaren bidez, hasiera batean onestea erabaki zuen Udalaren Plan Orokorreko S-6 sektorreko industria eremua _hegoaldeko sektorea, Zop-1 unitatea_ birzatitzeko proiektua. Arquitectura Global, S.L.k eta Gestión Urbana Global, S.L.k prestatu eta formulatu dute.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 167. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Orkoienen, 2007ko apirilaren 16an._Alkatea, Casimiro Larrea Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L0706816