60. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ITURMENDI

Xehetasun azterlana eta birzatiketa proiektua. Hasierako onespena

Udal honetako alkate udalburuak, 2007ko martxoaren 22an eman 16/2007 ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen SR-3C unitateko xehetasun azterlana eta birzatiketa proiektua, Promotora Ribera, S.L.k sustatua, betiere bigarrena lehenbizikoaren onespenaren menean egonik, hori guztia hirugarrenen kalterik gabe.

Jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina. Iragarkia bi egunkaritan eta herriko iragarki oholean ere emanen da argitara.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Iturmendin, 2007ko martxoaren 26an._Alkatea, Nicolás Arbizu Gabirondo.

Iragarkiaren kodea: L0705643