60. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ITURMENDI

Xehetasun azterlana eta birzatiketa proiektua. Hasierako onespena

Udal honetako alkate udalburuak, 2007ko martxoaren 22an eman 17/2007 ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen UE-21 unitateko xehetasun azterlana eta birzatiketa proiektua, betiere bigarrena lehenbizikoaren menean egonik; bertzetik ere, behin betiko onespena jaso baino lehen %10eko ordain ekonomikoa pausatu beharko da.

Jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina. Iragarkia bi egunkaritan eta herriko iragarki oholean ere emanen da argitara.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Iturmendin, 2007ko martxoaren 26an._Alkatea, Nicolás Arbizu Gabirondo.

Iragarkiaren kodea: L0705641