60. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IMOTZ

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Imozko Udalak, 2007ko martxoaren 15ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 8. poligonoko 66. lurzatiaren xehetasun azterlana, Angel Iguelz Azpiroz jaunak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betikoz onetsiko da, bidezko bada hori egitea.

Imotzen, 2007ko martxoaren 28an._Alkatea, Begoña Oquiñena Echeverria.

Iragarkiaren kodea: L0705626