60. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

GESALATZ

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Gesalazko Udaleko alkate udalburuak, 2007ko martxoaren 22ko ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen Garisoaingo Kontzejuko 1. poligonoko 61 eta 15. lurzatietako xehetasun azterlana, Vicente Ilzarbe Lezaun jaunak sustatua.

Espedientea jendaurrean paratuko da hogei egunez, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALeko eta Nafarroan argitaratzen diren egunkarietako iragarkien bidez, eta, halaber, ukitutako jabeei eta Kontzejuari jakinaraziko, nahi duenak aztertu eta egoki iruditzen zaizkion alegazio edo oharrak aurkez ditzan.

Muetzen, 2007ko apirilaren 6ean._Alkate kontzejuburua, Oscar Vidaurre Azcona.

Iragarkiaren kodea: L0705616