60. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

EGUESIBAR

Eguesibarko Udal Planeko U.C.14 unitatea, Azpan, garatu eta kudeatzeko hirigintza hitzarmena. Behin betiko onespena

Eguesibarko Udalak, 2007ko otsailaren 20an egin bilkura arruntean, behin betiko onetsi zuen hirigintza hitzarmena, Azpako Kontzejuko buruak eta Promociones Comarca Diez, S.L. enpresako ordezkariak sinatua, hain zuzen ere Azpako UC-14 unitate finkatuaren hirigintza planeamenduaren gaineko determinazioak ezartzeko eta haren kudeaketa eta exekuzioa aurrera eramateko.

Orobat, haren edukia Hirigintzako Administrazio Hitzarmenen Udal Erregistroan inskribatuko da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 26. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Eguesen (Eguesibar), 2007ko martxoaren 29an._Alkatea, José A. Andía García de Olalla.

Iragarkiaren kodea: L0705615