60. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

DONEZTEBE

2. poligonoko 229. lurzatiaren xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Doneztebeko Udalak, 2007ko martxoaren 23ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, hasiera batean onetsi zuen Doneztebeko udal planeko 2. poligonoko 229. lurzatiaren xehetasun azterlana, alkateak horren aldeko botoa emanik. Juan José Echeverría Iriarte arkitektoak prestatutako dokumentazioari jarraitzen dio eta Juan Ignacio Apezteguía jaunak eskatua da Apezteguía Berría, S.A.ren izenean.

Hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, nahi duenak aztertu ahalko du udal idazkaritzan, baita bidezko alegazioak aurkeztu ere; hori guztia abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74 eta 76. artikuluei eta horiekin bat heldu direnei jarraituz.

Donezteben, 2007ko martxoaren 27an._Alkatea, José Ramón Etxebeste.

Iragarkiaren kodea: L0705570