60. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BERRIOZAR

Hirigintza hitzarmena. Behin betiko onespena

Osoko bilkurak 2007ko urtarrilaren 31n hartu erabakiaren bidez, hasiera batean onetsi zen hirigintza hitzarmena, Nasuinsaren eta Berriozarko eta Berriobeitiko Udalen artean sinatua, RVP8 bidea finantzatzeko eta eraikitzeko. Erabakia 2007ko 24. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eman zen argitara, otsailaren 23an, eta jendaurrean emandako 20 egun balioduneko epean inolako alegaziorik aurkeztu ez denez, hirigintzaren testua behin betikoa bilakatu da osoko bilkuak martxoaren 28an hartu erabakiaren bidez.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 23. eta harekin bat heldu direnetan xedatutakoa betetzearren.

Berriozarren, 2007ko martxoaren 28an._Alkatea, Benito Ríos Ochoa.

Iragarkiaren kodea: L0705622