60. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BERRIOZAR

Jabari publikoko ondasunen kalifikazio juridikoaren aldaketa. Hasierako onespena

Berriozarko Udalak, 2007ko martxoaren 28an egin bilkuran, legez eskatzen den gehiengoa bildurik, erabaki zuen hasiera batean onestea kalifikazio juridikoaren aldaketa, hain zuzen ere Kultur Etxea (Artekale, 24) eta Erakusketa Aretoa (Artekale, 14) dauden udal lokalen azaleraren zati bati dagokiona. Kalifikazio juridikoaren aldaketak zein azalera ukituko duen jakiteko, igogailuak jarri ahal izateko atari bakoitzak beharko lukeen irisgarritasuna hartuko da kontuan, hori guztia inguru egoki batean.

Horrenbertzez, jendaurrean egonen da hilabetez, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 103.1 artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz, bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean erreklamaziorik aurkeztu ezean, jabari publikoko ondasun horren behar den azaleraren kalifikazio juridikoaren aldaketa behin betikoz onetsitzat joko da.

Berriozarren, 2007ko martxoaren 28an._Alkatea, Benito Ríos Ochoa.

Iragarkiaren kodea: L0705621