60. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BARAÑAIN

Aldaketa Barañaingo HAPOko antolamenduko determinazio egituratzaileetan. Hasierako onespena

Barañaingo Udalak, 2007ko martxoaren 29an egin bilkura arruntean, erabaki zuen aldaketa hasiera batean onestea HAPOko antolamenduko determinazio egituratzaileetan, Gestión y Obras Milenium, S.L.k eta Promotora Constructora "El Txori", S.L.k sustaturik, Barañaingo 1. poligonoko 720, 721, 722 (a), c) eta d) azpilurzatiak), 723, 724, 725, 726 eta 500. lurzatien esparruan, Miguel Angel Alonso del Val, Rufino J. Hernández Minguillón, Marcos Escartín Miguel eta Mikel Zabalza Zamarbide arkitektoek egindako proposamen teknikoarekin bat, EHAEOak 2007ko martxoaren 20an ikus-onetsi baitzuen. Proposamen tekniko horri gehitu zaizkio aipatu osoko bilkuran hartutako erabakian behar bezala agertzen diren aldaketak, espedientean agertzen baitira.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 70.3. artikuluan xedatuarekin bat, hara igortzen baitu lege beraren 79.2.b) artikuluak, espedientea jendaurrean egonen da, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitateko egunkarietan paratu ondoan, hilabeteko epean iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Argitara ematen da, aipatutako aginduetan jasotakoa betetzeko.

Barañainen, 2007ko airilaren 30ean._Alkate udalburua, Iosu Senosiain Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: L0705877