60. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BARAÑAIN

Hirigintza hitzarmenaren hasierako onespena

Barañaingo Udalak, 2007ko martxoaren 29an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen planeamendu eta kudeaketarako hirigintza hitzarmena, Gestión y Obras Milenium, S.L.k eta Promotora Constructora "El Txori", S.L.k sustatua, Barañaingo 1. poligonoko 720, 721, 722 (a, c eta d azpilurzatietan), 723, 724, 725, 726 eta 500. lurzatietan; hori guztia sustatzaileak 2007eko martxoaren 23an aurkeztutako hitzarmen proposamenari jarraikiz. Hitzarmen proposamen horri eta dokumentazio tekniko atxikiari aipatutako osoko bilkurako erabakiaren testuan agertzen diren aldaketak gaineratu zaizkie, espedientean agertzen baitira.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 23, 24, 25 eta 26. artikuluetan xedatuarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitateko egunkarietan paratu ondoan, hogei eguneko epean (iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina kontatzen hasita), aztertu eta bidezko juzgatzen diren alegazioak aurkez daitezen.

Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betikoz onetsiko da, bidezko bada.

Argitara ematen da, lehen aipatutako arauetan jasotako determinazioak betetzeko.

Barañainen, 2007ko martxoaren 30ean._Alkate udalburua, Iosu Senosiain Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: L0705843