60. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ARMAÑANTZAS

2006ko kontuak

Armañantzasko herritarren batzarrak, 2007ko martxoaren 29an egin bilkuran, legeak eskatzen duen gehiengoa zuela, adostasun txostena ematea erabaki zuen 2006ko ekitaldiko aurrekontuaren likidazioari dagokion kontu orokorrari. Orobat erabaki zuen hura hamabost egun baliodunean jendaurrean edukitzea, epe horretan interesatuek erreklamazioak edo alegazioak aurkez ditzaten, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 242.3 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Espedientea interesatuen eskura dago, udal idazkaritzan.

Armañantzasen, 2007ko apirilaren 10ean._Alkatea, María Celsa Manso Sanz de Galdeano.

Iragarkiaren kodea: L0706053