60. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

MALERREKAKO ZERBITZU OROKORREN MANKOMUNITATEA

2007ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak. Hasierako onespena

Malerrekako Zerbitzu Orokorren Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2007ko urtarrilaren 4an egindako bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2007ko aurrekontu orokor eta bakarra, baita hura betearazteko oinarriak ere.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesatuek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak behin betiko onetsitzat joko dira, jendaurreko aldia iragandakoan.

Donezteben, 2007ko apirilaren 4an._Mankomunitateko burua, Miguel Angel Petrirena Azpiazu.

Iragarkiaren kodea: L0705998