60. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

MURILLO EL FRUTO

Aurrekontuak. Hasierako onespena

Murillo el Frutoko Udalak, 2007ko martxoaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Udalaren 2007ko aurrekontua, hura betearazteko oinarriak eta langileen plantilla organikoa.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako aurrekontua idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesatuek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, aurreko lerroaldean aipatutako jendaurreko aldia iragan ondoan.

Murillo el Fruton, 2007ko apirilaren 2an._Alkate udalburua, Javier Gárriz Gabari.

Iragarkiaren kodea: L0705823