60. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

MONCAYOKO UR MANKOMUNITATEA

Aurrekontuko aldaketak. Hasierako onespena

Moncayoko Ur Mankomunitateko zuzendaritza kontseiluak, 2007ko apirilaren 2an egin bilkuran, zenbait aldaketa onetsi zituen Udalaren 2006ko aurrekontu arruntean.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluarekin bat, aurrekontuek dituzten tramiteak eta informazioari, erreklamazioei eta publikotasunari buruzko baldintzak errespetatu behar dira espediente hau tramitatu eta onestean. Hortaz, Foru Lege horretako 202. artikuluan xedatutakoari jarraituz, espedientea idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean jarri eta biharamunetik hasita; hala, interesatuek eta herritarrek espedientea aztertu eta bidezko erreklamazioak egin ahalko dituzte.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aipatu espedientea behin betiko onetsitzat joko da, jendaurrean egon beharreko denbora, aurreko lerroaldean aipatzen dena, iragan ondoan.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Corellan, 2007ko apirilaren 3an._Mankomunitateko burua, José María Vázquez.

Iragarkiaren kodea: L0705887