60. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

MONCAYOKO UR MANKOMUNITATEA

Aurrekontua. Hasierako onespena

Moncayoko Ur Mankomunitateko Zuzendaritza Kontseiluak, 2007ko apirilaren 2ko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen aurrekontu orokor eta bakarra, diruzaintzaren gerakina gehitzea eta aurrekontua betearazteko oinarriak, 2007ko ekitaldirako.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako aurrekontua idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesatuek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, aurrekontua behin betikoz onetsitzat joko da, arestian aipatu legearen artikuluan ezarri bezala.

Corellan, 2007ko apirilaren 3an._Mankomunitateko burua, José María Vázquez.

Iragarkiaren kodea: L0705883