60. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

RIBAFORADA

Aurrekontuak. Hasierako onespena

Ribaforadako Udalak, 2007ko martxoaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen aurrekontu orokor eta bakarra, udal diruzaintzako gerakina sartzea eta aurrekontu hori betearazteko oinarriak. Orobat, toki erakunde autonomoen aurrekontuak ere onetsi zituen, hots, Kirolen Udal Kontseiluarena eta Udalaren Musika Eskolarena, 2007. urteko ekitaldirako.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsiriko aurrekontua idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesatuek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada aurrekontua behin betikoz onetsitzat joko da, arestian aipatutako legeetako artikuluan ezarri bezala.

Ribaforadan, 2007ko martxoaren 29an._Alkatea, José Antonio Villafranca.

Iragarkiaren kodea: L0705563