60. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

LODOSA

Aurrekontuko lehenbiziko aldaketa. Behin betiko onespena

Udalaren 2007ko aurrekontuko (2006tik luzaturiko hartako) lehen aldaketa 2007ko otsailaren 1ean egin osoko bilkuran onetsi zuen Udalak hasiera batez, eta hari buruzko ediktua 2007ko 29. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, martxoaren 7an. Bada, jendaurreko aldia erreklamaziorik gabe iragan denez, aditzera ematen da behin betiko onetsita dagoela, 2/1995 Foru Legean ezarritakoa betetzeko.

Hona hemen aurrekontuan egin diren aldaketak:

Kreditu berezia:

A) Kontusail berria: 43200-6012000.

B) Zenbatekoa: 444.000,00 euro.

C) Xedea: "San Anton kalean eta beste batzuetan zoladura eta sareetako obrak...".

D) Finantzabidea: Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza (Toki Administrazioko zuzendari nagusiak urriaren 11n emandako 1128/2006 ebazpena, obra presakoa dela deklaratu eta 2005-2008 Inbertsio Planean sartzen duena), zoladuraren kostuaren ehuneko hirurogeita hamar hartzen duena, 128.000 euro, 75502 "N.G. T.A. Inb. Plana, San Anton kaleko eta beste batzuetako zoladura" dirusarreren kontusaila sortuz; Jurramendiko Mankomunitateak emandako zenbatekoa, harekin sinatzekoa den hitzarmeneko proposamenari jarraikiz, 260.000 euro, hori baita haren ardurako sareen berritzeak guztira balio duena, 76300 "Jurramendiko Mankomunitatea, San Anton kaleko eta beste batzuetako sareak" dirusarreren kontusaila sortuz; eta gainerakoa, 56.000 euro, kreditu eragiketaren bidez, 91700 "Inbertsioetarako maileguak" dirusarreren kontusaila sortuz.

Lodosan, 2007ko apirilaren 2an._Alkatea, Jesús María García Antón.

Iragarkiaren kodea: L0705680