60. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

LEGARDA

2007ko aurrekontu orokor eta bakarra. Behin betiko onespena

Udalak, 2007ko otsailaren 2an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2007ko ekitaldiko aurrekontuaren espedientea, eta martxoaren 12an argitaratu zen, 2007ko 31. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean. Jendaurrean egoteko epea inork haren kontrako alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez, 6/1990 Foru Legearen 276.2 artikuluarekin eta 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluarekin bat, behin betiko onetsi da, eta 2/1995 Foru Legearen 277.1 artikuluari jarraituz, behin betikoz onetsi dela aditzera ematen da. Hona hemen haren laburpena, kapituluz kapitulu:

DIRUSARRERAK:

1. kapitulua._Zuzeneko zergak: 16.564 euro.

2. kapitulua._Zeharkako zergak: 17.501 euro.

3. kapitulua._Tasak eta bertzelako dirusarrerak: 2.885 euro.

4. kapitulua._Transferentzia arruntak: 23.473 euro.

5. kapitulua._Ondareko dirusarrerak: 10.375 euro.

9. kapitulua._Finantza-pasiboak: 7.700 euro.

Dirusarrerak, guztira: 78.498 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua._Langileen ordainsariak: 3.100 euro.

2. kapitulua._Ondasun arruntak eta zerbitzuak: 49.880 euro.

3. kapitulua._Finantza-gastuak: 620 euro.

4. kapitulua._Transferentzia arruntak: 16.009 euro.

6. kapitulua._Inbertsio errealak: 7.700 euro.

9. kapitulua._Finantza-pasiboak: 1.189 euro.

Gastuak, guztira: 78.498 euro.

Argitara ematen da, Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 277. artikuluak zehazturiko ondorioak izan ditzan.

Legardan, 2007ko martxoaren 30ean._Alkatea, Silvestre Belzunegui Otano.

Iragarkiaren kodea: L0705691