60. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

DEIALDIA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile izateko 21 lanpostu oposizio bidez betetzekoa. Izendapen proposamena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile izateko 21 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia 2005eko 156. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, abenduaren 30ean. Deialdiaren 8. arauan ezarritakoa betetzeko, epaimahaiak ondoko izangai hauek izendatzeko proposamena egin du, horiek baitira puntuazio handiena lortu eta, deialdiaren betebeharrak kontuan harturik, bete beharreko lanpostuen kopuruan sartzen direnak. Hona hemen proposatutakoak: José Antonio Soto Rivas, igoera txandakoa; eta Javier Remírez de Ganuza Herrero, Oscar Bermejo Orduña, José Javier Ruiz Zubicoa, Gonzalo Javier Manubens Guarch, Carlos Astráin Borrega, Sergio Induráin Maeztu, Juan Manuel Arbeloa Yerro, Rafael Adrián Uriz, Ivan Larrión Cartujo, Unai Alvira Ayestarán, Luis Jesús Santafé Barcos, David Fernández Gazpio, Víctor Zabaco Zuasti, José Antonio Macías Iribarren, Ignacio Javier Noáin Insausti, Iñigo Barbarin San Martín, Iñigo Balbas Ruiz, Iñigo Fernández Beróiz, Xabier Luna Berango eta Jesús Alberto Lizarraga Irigoyen txanda irekikoak.

Iruñean, 2007ko apirilaren 27an._Langileen Kudeaketarako Zerbitzuko zuzendaria, María Angeles Domene Sáez.

Iragarkiaren kodea: F0707183