58. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

142/2007 EBAZPENA, martxoaren 16koa, Kultura zuzendari nagusiak emana, Lesakako (Nafarroa) San Martin Tourskoaren parrokiako organoa interes kulturaleko ondasun deklaratzeko espedientea irekitzen duena. Haren deskribapena ebazpen honi atxikitako dokumentazioan dago jasota.

Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atalak txosten bat aurkeztu du eta bertan proposatzen du Lesakako (Nafarroa) Tourseko San Martin parrokiako organoa interes kulturaleko ondasun deklaratzeko espedientea ireki dadila.

Horrenbestez, eta honako hauek ematen dizkidaten eskurantzak erabiliz: Nafarroako Kultur Ondareari buruzko azaroaren 22ko 14/2005 Legea, Espainiako Ondare Historikoari buruzko ekainaren 25eko 16/1985 Legea, urtarrilaren 10eko 111/1986 Errege Dekretua, lege hori partez garatzen duena (urtarrilaren 21eko 64/1994 Errege Dekretuak aldatua) eta urriaren 3ko 217/1986 Foru Dekretua, Interes Kulturaleko Ondasunen Deklarazioa arautzen duena (abenduaren 30eko 572/1991 Foru Dekretuaren bidez aldatua) eta Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen maiatzaren 16ko 73/2005 Foru Dekretua;

EBATZI DUT:

1. Lesakako (Nafarroa) Tourseko San Martin parrokiako organoa interes kulturaleko ondasun deklaratzeko espedientea irekitzea.

2. Indarra duten xedapenen arabera jarraitzea espedientearen tramitazioarekin.

3. Ebazpen hau interesatuei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen honen berri ematea Kultura Ministerioko Arte Ederren eta Kultur Ondasunen Zuzendaritza Nagusiari atxikitako Ondasun Higigarrien Erregistro Orokorrari, aurreneurrizko idatzoharra egin dakion, bai eta Kultura Zuzendaritza Nagusiko Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atalari ere.

5. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, eta argitaratzen den egunaren biharamunetik 30 eguneko epea ematea jendaurrean egon dadin, interesatuek egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkeztu ahal izateko.

Iruñean, 2007ko martxoaren 16an._Kultura zuzendari nagusia, Camino Paredes Giraldo.

Iragarkiaren kodea: F0704872