51. ALDIZKARIA - 2007ko apirilaren 25a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

626/2007 EBAZPENA, martxoaren 29koa, Ingurumen zuzendari nagusiak emana, Orkoiengo Udal Planaren ingurumen adierazpena ematen duena, ingurumenaren aldetik egokia baita. Orkoiengo Udalak sustatu du.

Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 1/2005 Foru Legearen 3. eranskinaren B) 1. idatz-zatian ezarritakoaren arabera, udal plan orokorrei Ingurumen ebaluazio estrategikoa eta Ingurumen ondorioen adierazpena egin behar zaizkie, plan horiek onestearekin batera edo lehenago.

Udal Plan Orokorraren espedientea bi hilabetez egon zen jendaurrean, Orkoiengo Udalak iragarkia argitaraturik, 2005eko 95. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, abuztuaren 10ean. Udal plan orokor horretan planaren kapituluetan ingurumenaren aldetik aintzakotzat hartu beharreko kontu nabarmenenak sartu ziren.

Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak, urriaren 3ko 359/2006 Foru Aginduaren bidez, Orkoiengo Udalak betikoz onetsi zuen plan orokorra. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ahal izateko, baldintza bat ezarri zion: planaren ingurumen integrazioa hobetzen duten baldintza batzuen testu bategin bat sartzea eta ingurumen ebaluazio estrategikoko prozedura bukatzea.

Orkoiengo Udalak, 2007ko martxoaren 12an, ingurumen ondorioen azterlana aztertu zuen. Dokumentu bakar bat da, Udal Plan Orokorrean eta testu bateginean aipatzen ziren ingurumen arloko kontu guztiak biltzen dituena, martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedaturikoarekin bat.

Ingurunea ingurumen unitateak zehaztuz aztertu da, alegia, jarduketa zehatz baten aurrean modu homogeneoan erantzuten duten lurraldearen zatiak. Planeamenduan diseinatzen diren jarduketa guztian sarturiko berezko aldagaien eta artifizialen aurretiko azterketa batean oinarritu da.

Geologia, geomorfologia eta erliebeari buruzko informazioa biltzen duten ingurune fisikoko datuak sartu dira. Halaber, Iruñerriko Hirigintza Arauen aurreikuspenak biltzen dira, haiek modu koherentean mugaturik.

Balio ekologiko bereziko lau eremu identifikatu dira: Lotzako Putzuaren ingurunea eta haren eragin eremua (EN-8 lekunei naturala Iruñerriko Hirigintza Arauetan); Txulapain ibaia eta Putzuko erreka; Itzabizkar mendia eta Iruñerriko Hirigintza Arauetako RP1 erreserba paisajistikoa, Orkoiengo eta Landabengo eremu libreekin bat datozenak, paisaian duten garrantziagatik. Landaredi interesgarriko eremuak identifikatu dira.

Hotsak aztertu dira, Udal Planean proposatzen den antolaketa berriaren esparruan aurreikusten den inguruneko hotsa zehazteko. Ondorioztatu da planak aurreikusten duen etxebizitza eremuaren garapen berrian hots mailak legeek ezartzen dituzten mugen barruan daudela. Antolaketa berriko eremurik larrienak Orkoiengo saihesbidearen eta Iruña-Etxauri errepide zaharraren arteko biribilgunetik gertu, San Bartolomé etxebizitza sektore berrian eta plaza biribilaren inguruko kanpoko eraztunean daude, oso eremu txikietan eta gainera neurri zuzentzaileak hartzen ahalko dira bertan.

Ingurumen ondorioen azterlanean aurreneurri, neurri zuzentzaile eta ordain batzuk sartu dira, planean aurreikusten diren jarduketak garatzeko kontuan hartu beharko direnak.

Aurreneurrien artean 15 metroko gutxieneko aldea ezarri da edozein eraikinetatik Txulapain ibaibazterrera. Horrela, bazterrak ongi tratatu eta ibai hori pasabide ekologikotako erabiltzen segitzen ahalko da. Txulapain ibaiaren inguruan dagoen landaredi urria mantenduko da. Lotzako Putzuaren ingurunea zainduko dela bermatzen da.

Neurri zuzentzaileen atalean sei neurri daude. Neurri nagusietariko bat ibaien ingurumen unitatearen gainean jardutekoa da eta landareak egoki tratatzea proposatzen du, hemengo zuhaitz eta zuhaixka espezieak landatuz, ibaibazterreko berezkoak.

Etxauriko errepideko biribilgunetik gertu egin nahi diren etxebizitzetan identifikatu den hotsaren ukipena gutxitzeko behar diren neurri zuzentzaileak bidezko den plan partzialean hartuko dira.

Paisaia zuzentzeko neurriak sartu dira, industrialdeetako ondorioak hobetzeko.

Eremu endekatuak, hemendik kanpoko espezieekin basoberrituak, ekologiari dagokionez berreskuratzeko irizpideak ere bildu dira.

Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuak txostena eman du. Bertan aztertu du nola bete den Ingurumen ebaluazio estrategikoaren prozedura eta nola gehitu zaizkion ingurumen baldintzak Orokoiengo Udal Planari. Planarekin ados agertu da, zenbait baldintza betetzekotan.

Horrenbestez, espedientean dauden txostenak ikusirik, kontuan izanik Ingurumen Ebaluazio Estrategikorako prozedura osorik bete dela, eta Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak irailaren 27ko 537/2005 Foru Aginduaren bidez emandako eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Orkoiengo Udal Planaren ingurumen adierazpena ematea, ingurumenaren aldetik egokia baita. Orkoiengo Udalak sustatu du.

2. Ingurumen ondorioen adierazpen honetarako baldintza hauek daude: S10-La Playa eta S13-San Bartolome sektoreetako etxebizitza eremuen behin betiko antolaketa garatzen duen plan partzialean, ingurumen ondorioen azterlanean identifikatu diren hots-ukipenak saihesteko behar diren neurri zuzentzaileak hartu beharko dira.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea. Argitaratu baino lehen testu bategina aurkeztu beharko da.

4. Ebazpen hau Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuari, Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuari eta Orkoiengo Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko martxoaren 29an._Ingurumen zuzendari nagusia, Juan José Grau Lasheras.

Iragarkiaren kodea: F0705671