51. ALDIZKARIA - 2007ko apirilaren 25a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.1. Lurraldearen antolamendua eta hirigintza

452/2007 EBAZPENA, apirilaren 3koa, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza zuzendari nagusiak emana, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak urriaren 10ean eman 359/2006 Foru Agindua Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila xedatzen duena. Foru agindu horren bidez behin betikoz onetsi zen Orkoiengo Udal Plana.

Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak, urriaren 10eko 359/2006 Foru Aginduaren bidez, behin betikoz onetsi zuen Orkoiengo Udal Plana, baina Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko baldintza bat ezarri zuen, hots, foru agindu hartan berean adierazitako zuzenketak biltzen dituen aldaketaren testu bategin bat aurkeztea.

Eskatutako testu bategina aurkeztu denez, eta kontuan hartuz Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren adostasun txostena, bidezko da behin betiko onespenari buruzko foru agindu hori argitaratzea.

Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen otsailaren 24ko 42/2005 Foru Dekretuaren bidez eskuratu dudan ahalmena erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak urriaren 10ean eman 359/2006 Foru Agindua Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea. Horren bidez, behin betikoz onetsi zen Orkoiengo Udal Plana. Haren testu osoa ebazpen honen eranskinean ageri da.

2. Ebazpen honek ez du administrazio bidea agortzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoak izan ezik, haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hasiko dira.

3. Ebazpen hau Orkoiengo Udalari igortzea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko apirilaren 3an._Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza zuzendari nagusia, Jesús Javier Ascunce Elizaga.

ERANSKINA

359/2006 Foru Agindua, urriaren 3koa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Orkoiengo Udal Plan Orokorra, bertako Udalak sustatua, behin betikoz onesten duena.

Orkoiengo Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan, behin betikoz onets dadin.

Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak emandako txostena, bidezkoa da espediente hori behin betikoz onestea, foru agindu honen xedapen zatian azaltzen diren zehaztapenekin.

Horrenbestez, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legean xedaturikoarekin bat,

AGINDU DUT:

1. Behin betikoz onestea Orkoiengo Udal Plan Orokorra, bertako Udalak sustatua, baina Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzekotan baldintza bat ezartzea, hots, ondoko zehaztapen hauek biltzen dituen testu bategina aurkeztea:

_La Playa (AR-1) eta San Bartolomé (AR-4) banaketa arloetako eta, hurrenez hurren, S.10 eta S.12 sektoreetako berariazko hirigintza arautegia, idatziz eta 2., 4. eta 5. planoetan, LOEEra eta aurretiko hitzarmenera egokitzea. Lurraldearen Antolamendu Batzordeak 2005eko otsailaren 15eko Erabakiaren bidez onetsi zituen. Bereziki, S.10 sektorean, elizaren iparraldeko mazelan eta Txulapain ibaiaren meandroan eta ibarrean, eraikinak kendu, baratzearen eta erreka aldearen inguruan, A-15 Mendebaleko Ingurabideaz hegoaldean, eta San Bartolome S.12 sektorean hirugarren sektorearen jarduera ekonomikoetarako egin nahi den eraikina sektorearen ipar-ekialdeko ertzera mugituko da, instalazio elektrikoak ahalik eta gutxien ukitzeko.

_Lotzako Putzuaren (EN.8) ingurumen babeserako eremua zabaltzea, Iruñerriko NUC direlakoetan idatziriko esparrura gutxienez.

_Plana ingurumen ebaluazio estrategikoaren menpe jartzearen ondoriozko zehaztapenak, Ingurumena Babesteko Esku-Hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legeko 31. artikuluan xedaturikoarekin bat.

2. Foru agindu honek ez duela administrazio bidea agortzen adieraztea. Interesatuek, administrazio publikoek izan ezik, legezkotasuna kontrolatzea helburu duen egintza honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean. Eta onetsitako hirigintza araudiaren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

Epe horiek foru agindu honen jakinarazpena egin edo, bestela, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aurrera hasiko dira kontatzen.

3. Foru agindu hau Orkoiengo Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2006ko urriaren 3an._Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, José Andrés Burguete Torres.

Iragarkiaren kodea: F0705910