51. ALDIZKARIA - 2007ko apirilaren 25a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

1245/2007 EBAZPENA, apirilaren 16koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko erdi mailako teknikari izateko lanpostu huts bat oposizio bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onetsi eta oposizioaren lehenbiziko ariketa noiz eginen den ezartzen duena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, azaroaren 20ko 2839/2006 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko erdi mailako teknikari izateko lanpostu huts bat oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zuen. Deialdia 2006ko 153. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, abenduaren 22an.

2007ko otsailaren 22an eman eta urte horretako 33. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, martxoaren 16an, argitaratu zen 559/2007 Ebazpenaren bidez deialdiko izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsi eta Administrazio Erroko Langileen Batzordearen ordezkariak mahaikide izendatu ziren.

Erreklamazioen epea bukaturik, bidezko da izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko erdi mailako teknikari izateko lanpostu huts bat oposizio bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea. Zerrenda eranskinean ageri da.

2. Oposizioko lehen ariketa 2007ko maiatzaren 3an eginen da, ostegunarekin, 9:00etan hasita, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuan, Iruñeko Navarrería kaleko 39an. Ariketarako deialdi bakarra egingo da eta izangaiek Nortasun Agiri Nazionala, pasaportea edo gidabaimena aldean dutela agertu beharko dute. Azterketara agertzen ez direnak edo arestian aipatutako agirietako baten bidez beren nortasuna frogatzen ez dutenak oposiziotik baztertuko dira.

3. Ebazpen hau epaimahakideei igortzea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan. Ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114. eta 115. artikuluetan xedaturikoarekin bat. Lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez aldatu zen.

Iruñean, 2007ko apirilaren 16an._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

ERANSKINA - ERDI MAILAKO TEKNIKARIA

Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda

_Txanda irekia

Onartuak

ASENSIO MARTINEZ DE SAN VICENTE, JAVIER

AYESA MERINO, JAVIER

AZCARATE ORMAECHEA, LOURDES

BERASTEGUI POLO, ASIER

BERNAL LIZARAZO, CARLOS MAURICIO

CANTERO SAIZ, BEATRIZ

COBOS URBINA, ENRIQUE

DUCAY SAGARDIA, FERNANDO

EQUISOAIN BURGUI, CESAR

ESPARZA GALLASTEGUI, EDURNE

FERNANDEZ PAN, ISABEL

GALLEGO ALVAREZ, CRISTINA

GARCIA BERMEJO, MARIA ANGELES

GONZALEZ DE DIEGO, JOSE MARIA

IRIGOYEN ITURRI, FRANCISCA

MAINZ PETROCH, EVA MARIA

MARTIN GONZALEZ, JESUS

MERIDEÑO GOMEZ, BENITO

MORALES CACHO, MARIA MERCEDES

MUÑOZ TORREJON, JOSE MATIAS

PASCAL CHAHUAN, EDURNE

PEREZ LOPEZ, MARIA JOSE

PEREZ RUIZ, ANA MARIA

RAMIREZ ACEVEDO, MONICA

REBOLE VILLAMAYOR, RICARDO

SAMANES PRAT, ANGELA

SASTRE ARBAIZAR, LUISA

VILLAR ECHARTE, SONIA

Baztertuak: Inor ere ez.

Iragarkiaren kodea: F0706309