51. ALDIZKARIA - 2007ko apirilaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

BARAÑAIN

Aurrekontuko 02/2007 aldaketa. Behin betiko onespena

Barañaingo Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2007ko urtarrilaren 29ko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 02/2007 espedientea, Udalaren 2007ko ekitaldiko (2005etik luzaturiko hartako) aurrekontu orokorrean aldaketa bat egiten duena, kreditu transferentzia bat onetsita. Hori guztia, aurrekontua betearazteko oinarrietako 10.ean xedatutakoari jarraituz.

2007ko 29. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean iragarkia argitaratu zen, martxoaren 7an, jendaurreko aldia eta alegazio eta erreklamazioetarako epea irekitzeko. Orobat, iragarki horri behar bezainbateko publizitatea egin zitzaion, Udaleko iragarki oholean ediktua paratuta.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluak lege beraren 202.1 artikuluaren gainean ezarritako hamabortz eguneko epea iraganik inork alegaziorik edo erreklamaziorik egin gabe, aipatu aldaketa behin betikoz onetsitzat jo da, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari jarraituz.

Hona hemen behin betikoz onetsitako aldaketa:

Kreditu transferentzia:

_Gastuak gehitzea:

1. kapitulua._Zenbatekoa: 6.500 euro.

Gehitutako gastua, guztira: 6.500 euro.

_Gastua gutxitzea:

4. kapitulua._Zenbatekoa: 6.500 euro.

Gutxitutako gastua, guztira: 6.500 euro.

Argitara ematen da aipatu legezko aginduak betetzeko asmoz, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen aurka hauetako bideren bat erabil daitekeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Barañaingo Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Hilabeteko epean, gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Administrazio Auzitegian aurkeztuta, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Barañainen, 2007ko martxoaren 26an._Alkate udalburua, Iosu Senosiain Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: L0705328