51. ALDIZKARIA - 2007ko apirilaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

IRIBAS

Oihan enkantea

Iribasko Kontzejuak (Larraun), behar bezala baimendurik, ahozko posturen bidezko enkante publikoa eginen du, oihan aprobetxamendu hau esleitzeko:

Lote bakarra._264 haritz amerikar, 336 metro kubiko zur eta 73 metro kubiko enbor txiki egiten dutenak.

Hasierako prezioa: 18.918 euro (BEZa kanpo).

Gora jotzeko hainbestekoa: 100 euro.

Behin-behineko fidantza: hasierako prezioaren %2 (378,36 euro).

Baldintzen plegua: interesatuen eskura dago, Iribasko Kontzejuan (San Fermin kalea, z.g.) eta Larraungo Udaletxean (Aralar kalea, 5 Lekunberri).

Enkantearen tokia, eguna eta ordua: Iribasko Kontzeju Etxean, 2007ko maiatzaren 26an, eguerdiko hamabietan.

Iribasen, 2007ko martxoaren 19an._Alkate kontzejuburua, Juan Berasain Michaus.

PROPOSAMEN EREDUA

Izena .................................., adinez nagusia, bizilekua ....................., kalea ..................., zenbakia .........., NAN zenbakia ......................, nire izenean edo .......................... ordezkatuz, ezaguturik Iribasko Kontzejuko iragarki taulan argitara emandako oihan loterako enkantea, .................................. zuhaitzez osatua, eta agindu teknikoen agiriaren eta baldintza agiriaren berri izanik, ezagutu eta oso-osorik onartzen baititut, aipatu lotea esleitzeko eskatzen dut eta honako eskaintza hau egiten dut: (letraz eta zenbakiz) ................ euro (BEZa kanpo), betiere aipatu baldintza agiriei hertsiki loturik.

(tokia, eguna eta izenpea)

Iragarkiaren kodea: L0705921