51. ALDIZKARIA - 2007ko apirilaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.1. Baimen eta lizentziak

LARRAGA

Jarduerarako lizentzia. Eskaera

Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua betetzeko, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten:

Sustatzailea: Gesterlar, S.L. (eratze bidean). Jarduera: arriskutsu ez diren hondakin inerte eta industriakoen biltegia. Tokia: katastroko 2. poligonoa, 1791, 1792, 1793, 1794 eta 1795. lurzatiak. Cabras eta Sausañe bazkalekuak, Larragan.

Larragan, 2007ko martxoaren 20an._Alkate udalburua, Jesús María Suescun Molinero.

Iragarkiaren kodea: L0705426