51. ALDIZKARIA - 2007ko apirilaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

V I L L A F R A N C A

Deialdia, Villafrancako Udaleko erdi mailako teknikari izateko lanpostu bat, B mailakoa, oposizio murriztuaren bidez betetzeko. Izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda

Udalak, 2007ko otsailaren 5ean egin osoko bilkura arruntean hartu erabakiaren bitartez, onetsi egin zen erdi mailako teknikari lanpostu bat betetzeko deialdia, plantillako langileen arteko oposizio murriztuaren bidez, betiere deialdi honetan eskatutako baldintzak betetzen badituzte. Hautapen probak gainditurik, deialdiko erdi mailako teknikari lanpostua betetzeko izendatua gertatzen den pertsona B maila edo taldean egokituko da, eta plantilla organikoan nahiz gainerako xedapen aplikagarrietan ezarrita dauden lansari eta osagarriak hartuko ditu.

Deialdi hori 2007ko 30. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, martxoaren 30ean.

Eskabideak aurkezteko epea bukaturik, bidezko da onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onestea.

Deialdiko 4.1 oinarrian ezarritakoari jarraikiz, honako hau ebatzi dut:

Villafrancako Udaleko erdi mailako teknikari izateko lanpostu bat, B mailakoa, oposizio murriztuaren bidez betetzeko deialdiko izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onestea, deialdi horren 4. oinarrian ezarritakoari jarraikiz.

Behin-behineko zerrenda

Onartuak:

LAS MUÑOZ, ESTANISLAO

Baztertuak: Inor ere ez.

Izangaien behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hurrengo hamar eguneko epean erreklamaziorik aurkezten ez bada, edo hutsak edo okerrak zuzentzen ez badira, behin-behineko zerrenda behin betikoa bilakatuko da. Halaber, oposizioko probak hasteko eguna finkatzen da, izan ere iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hamabosgarren egunean hasiko dira, oposizioko lehenengo ariketa Villafrancako Udaletxean eginen baita (Kultur Etxea), Cava kalea, 33, goizeko hamarretan.

Ebazpen hau mahaikideei jakinaraztea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Villafrancan, 2007ko apirilaren 11n._Alkatea, José Miguel Sola Lafraya.

Iragarkiaren kodea: L0706155